Norman Morrison
| Norman Morrison | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Erie, 1933ko abenduaren 29a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Pentagonoa, 1965eko azaroaren 2a (31 urte) |
| Heriotza modua | suizidioa: autoimmolazioa |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | College of Wooster (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bakearen aldeko aktibista |
Norman Morrison (Erie (Pennsylvania), 1933eko abenduaren 29a - New York, 1965eko azaroaren 2a) kuakero edo Adiskideen Erlijiozko Elkartearen partaidea zen.
1965eko azaroaren 2an, Norman Morrison bakezaleak bere buruaz beste egin zuen Vietnamgo gerraren aurka, AEBetako Pentagonoaren aurrean. Robert McNamara Defentsa ministroaren bulegoen azpialdean hil zen bonzo erara. 1965 hasieran, Ipar Vietnamen aurkako bonbardaketak abiatu zituztenetik gerraren aurkako mugimendua indartu egin zen. Hilabete batzuk lehenago era berean hil zen Detroiten Alice Herz.[1]
Morrisonek bere alaba Emily zeukan besoetan, urte bateko garai hartan, eta bere buruari su eman aurretik, inguruan sortu zitzaion jendetzaren bati pasatu zion neskatoa (haurrak ez zuen inolako kalterik jasan).
Morrisonen protesta Vietnamgo gerraren aurkako protesta gogorren testuinguruan kokatzen da: 1960ko hamarkadan Thich Quang Duc monje budistak hasitako autoinmolazio-ekintza ugari; Malcolm Brownek argazkiak atera zizkion.
Oroimena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vietnamen, bere izena vietnamdarrari egokitu zitzaion (Mo Ri Xon), eta Morrison laster bihurtu zen heroi herrikoi. Ipar Vietnamek bere izena jarri zion Hanoiko kale bati. Bere omenezko posta-zigilu bat ere banatu zen. Zigiluaren jabetza Estatu Batuetan debekatua izan zen, herrialde horrek Vietnami egindako merkataritza enbargoaren ondorioz.
Morrisonen alargunak eta bi alabek (semea minbiziak jota hil zitzaion urte batzuk lehenago) Vietnam bisitatu zuten 1999an, eta bertan Vietnamgo poeta zen Tố Hữu poeta ezagunarekin topo egin zuten. Tố Hữuk "Emily, nire neskatxa" poema ezagunaren egilea zen.
1967ko maiatzaren 9an, protesten hasieran, Morrisonen omenezko bijilia bat egin zen; ondoren, lau egunez Pentagonoa okupatu zuten eta, azkenik, manifestariak sakabanatuak eta atxilotuak izan ziren.
Beste autoinmolazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan dugunez Morrison ez zen lehenengoa izan: Thich Quang Duc monje lehenengoa izan zen 1960an. Hona hemen beste batzuk:
- Alice Herz (1965)
- Roger Allen LaPorte (1965)
- Alice Herz (1965)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Norma Morrisonen profila.