Normandiako Lehorreratzea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"E-Eguna"k hona birzuzentzen du. Artikulu hau Normandiaren Inbasioaren lehen egunari buruzkoa da. Gainontzeko operazioak artikulu horretan aipatzen dira. E-Eguna kontzeptu militar zabalagoa da eta E eguna (hizkera militarra) artikuluan aipatzen da.
Normandiako Lehorreratzea
Overlord operazioa eta Normandiaren inbasioaren parte. Mendebaldeko FronteaBigarren Mundu Gerra
1944 NormandyLST.jpg

Soldadu aliatuak, Normandiako kostaldea aurrean dutela
Data 1944ko ekainaren 6a
Lekua Normandia,  Frantzia
Emaitza Aliatuen garaipen erabakiorra
Kokapena 49° 20′ 00″ N, 0° 34′ 01″ W / 49.333333333333°N,0.56694444444444°W / 49.333333333333; -0.56694444444444Koordenatuak: 49° 20′ 00″ N, 0° 34′ 01″ W / 49.333333333333°N,0.56694444444444°W / 49.333333333333; -0.56694444444444
Gudulariak
U.S. flag, 48 stars.svg AEB
 Erresuma Batua
Canadian Red Ensign 1921-1957.svg Kanada
 Australia
Flag of Free France (1940-1944).svg Frantzia Askea
Flag of New Zealand.svg Zeelanda Berria
Flag of the Netherlands.svg Herbehereak
Flag of Norway.svg Norvegia
Flag of Poland (bordered 2).svg Polonia
Belgika Belgika Askea
Flag of the German Reich (1935–1945).svg III. Reicha
Buruzagiak
U.S. flag, 48 stars.svg Dwight David Eisenhower
Flag of the United Kingdom.svg Arthur Tedder
Flag of the United Kingdom.svg Bernard Montgomery
Flag of the United Kingdom.svg Trafford Leigh-Mallory
Flag of the United Kingdom.svg Bertrand Ramsay
U.S. flag, 48 stars.svg Omar Bradley
Flag of the United Kingdom.svg Miles Dempsey
Flag of the German Reich (1935–1945).svgGerd von Rundstedt
Flag of the German Reich (1935–1945).svg Erwin Rommel
Flag of the German Reich (1935–1945).svg Friedrich Dollmann
Indarrak
156.000 soldadu 50.350 soldadu
Galerak
~10.264 hildako, zauritu edo desagertu ~4000-9000 hildako, zauritu edo desagertu

Normandiako Lehorreratzea (Neptuno Operazioa kode-izena) 1944ko ekainaren 6an (E-Eguna) Bigarren Mundu Gerrako aliatuek Normandiaren inbasioaren hasiera operazioa izan zen. Itsasotik egindako historiako inbasiorik handiena izan zen eta helburua Alemania Naziari Mendebaldeko Frontea irekitzea izan zen.

Operaziaren planifikazioa 1943an hasi zen. Inbasioaren aurreko hilabeteetan Aliatuek engainu militar nabarmena egin zuten, Bodyguard Operazioa izenekoa, Alemania inbasioaren leku eta datarekin nahasteko. E-Eguna iritsi zenean eguraldia behar zena baino okerragoa zen, baina aldatzeak bi asteko atzerapena ekarriko zuen, planak Ilargiaren faseak, itsasaldia eta egun bakoitzeko ordu zehatza baitzuen aurrera eraman ahal izateko. Adolf Hitlerrek Erwin Rommel Generalfeldmarschalla jarri zuen Atlantikoko Hormaren fortifikazioak indartzen, Aliatuen inbasioa egongo zelakoan.

Lehorreratzea anfibioa izan zen, baina lehenago aire eta itsasoz bonbardaketa masiboa egon zen, eta Ameriketako Estatu Batuetako 24.000 indar aerogarraiatu, Britainia Handia eta Kanadako paraxutisten lurreratzea aurreko gauean, gauerdian. Aliatuen infanteria eta dibisio armatuak goizeko 6:30ean hasi ziren lehorreratzen. Helburua 80 kilometroko fronte bati erasotzea zen, guztiak Normandiako kostaldean. Bost kode-izen jarri zitzaizkien bost hondartzei: Utah, Omaha, Gold, Juno eta Sword hondartzak. Haizeak zakar gotzen zuen eta, horregatik, Omaha eta Utah hondartzetan nahi baino ekiadlerako lehorreratu ziren. Militarrak hondartzara heldu aurretik ere nazien kontraeraso gogorra zuten aurrean. Kostan minak jarrita zeuden, eta metalezko tripodeak, egurrezko hesiak eta txarrantxak aurkitu zituzten aurrera joatea zailduz. Hildako gehienak Omaha hondartzan lehorreratu zirenen artean izan ziren, euren itsas-hegia aldapatsuagoa zelako. Gold, Juno eta Sworden hainbat herri fortifikatu etxez etxeko gerran garbitu zituzten, eta Golden jarritako bi bunker desaktibatu zituzten, tanke bereziak erabilita.

Aliatuek ez zuten lortu E-Egunean euren helburuak eskuratzea. Carentan, St. Lô eta Bayeux herriak Alemaniaren eskuetan mantendu ziren eta Caen ez zuten eskuratu uztailaren 21era arte. Juno eta Gold hondartzak batzea baino ez zuten lortu lehen egun hartan, eta bost hondartzen eremua ez zuten baru ekainaren 12ra arte; hala ere operazioa garrantzitsua izan zen, Aliatuek hanka bat jarri zutelako Frantzian eta hortik hilabetetan soldadu gehiago sartu eta Mendebaldeko Frontea osatu zutelako. Alemaniak 4.000tik 9.000ra arteko hildako izan zituen egun hartan. Aliatuek 10.000 baja, horietatik 4.414 konfirmatutako hildako. Museoak, memorialak, eta gerra-hilerriak nonnahi daude inguruan gaur egun.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940ko maiatzaren 27tik ekainaren 4ra Britainiar Indar Espedizionarioaren eta Frantziako Armadaren 338.000 unitate Frantziako iparraldeko kostaldean itxita geratu ziren. Dinamo Operazioari esker bertatik ebakuatzea lortu zuten. Hirugarren Reichak Sobietar Batasuna 1941eko ekainan inbaditu zuenean Josef Stalinek presioa areagotu zuen Mendebaldeko Fronte bat irekitzeko. 1942an Sobietar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek testu komuna argitaratu zuten: "... ulermen osoa lortu dugu Europan bigarren fronte bat irekitzearen urgentziari buruzkoa". Hala ere Britainia Handiko Lehen Ministroa zen Winston Churchillek AEBko Presidentea zen Franklin D. Roosevelt presionatu zuen inbasio hori atzeratzeko, AEBren laguntzarekin ere Aliatuek ez zutelako horrelako ekintzarik egiteko indar armatu nahikorik.

Frantziara bueltatu beharrean, Mendebaldeko Aliatuek Bigarren Mundu Gerrako Mediterraneoko Frontea indartzera ekin zioten, Britainiar tropak bertan zeudelako jada. 1943aren erdialdean Tunisiako gudua irabazi zuten aliatuek. Hortik Siziliaren inbasio aliatua jaurti zuten 1943ko uztailan, eta hortik aurrera, irailan, Italiaren inbasio aliatua hasi zen. Momentu horretan Stalingradeko guduan Sobietar Batasunak garaipen erabakiorra lortu zuen. 1943ko maiatzan Washingtoneko Konferentzia egin zen, eta bertan Kanalaren inbasioa hastea erabaki zuten. Hasierako planifikazioa, hala ere, lehorreratzeko zeuden medioen araberakoa egin zen, horietako asko Pazifikoko Gerran eta Mediterraneoan erabili ziren berdina. 1943ko azaroko Teherango Konferentzian Roosevelt eta Churchillek Stalini zin egin zioten bigarren fronte handi bat irekiko zutela 1944ko maiatzerako.

Lau leku ezberdin proposatu ziren lehorreratze honetarako: Britainia, Cotentin penintsula, Normandia eta Pas de Calais. Britaina eta Cotentin penintsulak direnez, Alemaniak aukera izango zuen Aliatuen aurrera egitea mozteko istmo erlatiboki estu batean, beraz bi leku hauek kanpo geratu ziren. Pas de Calais zen Britainia handitik gertuen zegoen puntua, eta horregatik Alemaniak nabarmenki defendatutako lekua zen. Gainera espantsiorako aukera gutxi ematen zituen, hainbat ibai eta kanal daudelako inguruan. Normandian lehorreratzea izango zen aukerarik onena, aldi berean Cherbourg, Britainia eta Pariserako bideak irekitzen zirelako, eta hortik Alemaniara. Baina Normandiak ez zuen bere kostan inongo porturik, eta hauek eraiki beharko ziren. Horrela sortu ziren Mulberry portu artifizialak. Hobart's Funnies izeneko tanke bereziak ere eraiki ziren, bereziki hormak igo ahal izateko eta hondartzatan hobeto ibili ahal izateko.

Aliatuek 1944ko maiatzaren 1ean lehorreratzea planeatu zuten. Hasierako plana Quebeceko Konferentzian onartu zuten, 1943ko abuztuan. Dwight D. Eisenhower izendatu zuten SHAEFeko komandante eta Bernard Montgomery Britainia Handiko Indar Armatuetako 21. Taldearen komandante. Euren esku geratu zen inbasio osoaren planifikazioa. 1943ko abeduaren 31n plana lehen aldiz ikusi zuten, hiru dibisiorekin eta beste bi babesa emateko. Bi jeneralek berehala proposatu zuten eskala handitzea eta bost dibisiora pasatzea, aireko laguntzarekin eta beste hiru dibisiorekin laguntzen, Cherbourg azkarrago hartu ahal izateko. Handitzeko honek atzerapenak ekarri zituen eta Ekainera mugitu behar izan zuten operazioa. Azkenean hogeita hemeretzi dibisiok hartu zuten parte Normandiako Inbasioan: hogeita bi AEBkoak, hamabi britainiar, hiru kanadiar, poloniar bat eta frantziar bat. Guztira 1.000.000 bat unitate militar, guztiak Britainia Handiaren agintepean.

Operazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinentearen inbasio handiari eman zitzaion kode-izena Overlord Operazioa izan zen. Lehen fasea inbasio anfibio bat eta lehen leku seguru baten ezarpena zen, Neptuno Operazioa deituta. Airetik egin zen operazioan Alemaniako zeppelinen produkzioa, erregaien distribuzioa eta hegazkinek lur hartzeko zuten lekuak erasotzea zen helburua. Operazio horri "Pointblank Operazioa" izena eman zitzaion. Aldi berean engainu operazio sofistikatu eta masiboa jarri zen martxan, "Bodyguard Operazioa" izenarekin.

Lehorreratzea Caen inguruan egindako paraxutisten eta unitate aerogarraiatuen operazioekin lagundu zen. Helburua Orne ibaiko zubiak eta Carentango iparraldea babestea zen. Amerikarrek euretzat haru zuten Utah eta Omaha hondartzak ziurtatzeko lana, eta euren helburua Carentan eta Saint-Lô lehen egunean hartzea zen, hortik Cotentin penintsula moztuz eta azkar Cherbourgeko portua bereganatuz. Britainiarrek Sword eta Gold hondartzak zituzten eta Kanadiarrek Juno hondartza, Amerikarren alboak babestuz eta Caen inguruan aerodromo bat eraikitzeko helburuarekin. Helburua lurraldea batzea zen, Avranches-Falaise lerroaren iparraldean, lehen hiru astetan. Montgomeryren ustez laurogeita hamar eguneko gudua izango zen guztira, Aliatuak elkarrekin Sena ibaira helduko zirenean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Normandiako Lehorreratzea Aldatu lotura Wikidatan