Nostoc

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nostoc
CyanobacteriaColl1.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacteria
FilumaCyanobacteria
OrdenaNostocales (en) Nostocales
FamiliaNostocaceae (en) Nostocaceae
Generoa Nostoc
Vaucher ex Bornet & Flahault, 1888[1]
Datu orokorrak
Gram tindaketa bakterio gram-negatibo

Nostoc Nostocales ordenako eta Nostocaceae familiako zianobakterio generoa da. Organismo prokarioto fotosintetizatzaileak dira, nitrogenoa finkatzen dutenak. Zelulak harizpitan antolatzen dira eta espezie batzuek kolonia makroskopiko eta jelatinakarak eratzen dituzte. [2].

Ur gezan, harkaitz hezeetan, lurzoruaren gainean eta, oso gutxitan, itsas ingurunetan hazten dira. Batzuk sinbiosian bizi dira. Zatiketaren bidez ugaltzen dira (hormogonioak). Horma lodiko zelula begetatibo berezi batzuen bitartez (azinetoak), ingurumen-baldintza ez onuragarrietan biziraun dezakete eta denbora luzeren ostean, baldintzak mesedegarriak direnean, ugaldu[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nostoc Système d'Information Taxonomique Intégré. Cbif.gc.ca.
  2. a b Nostoc Britannica Online Encyclopedia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]