Edukira joan

Nosy Be

Koordenatuak: 13°18′54″S 48°16′03″E / 13.315°S 48.2675°E / -13.315; 48.2675
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nosy Be
Datu orokorrak
Garaiera450 m
Motauharte bolkanikoa
Luzera26 km
Zabalera20 km
Azalera290,3 km²
Geografia
Map
Koordenatuak13°18′54″S 48°16′03″E / 13.315°S 48.2675°E / -13.315; 48.2675
UTC orduaUTC+03:00
Honen parte daMadagaskar
Estatu burujabe Madagaskar
Region of MadagascarDiana Region
Ur-gorputzaMozambikeko kanala
Q2879548 Itzuli

Nosy Be, aurrez Nossi-bé edota Nosse Be, Madagaskarko ipar-mendebaldeko kostaldean dagoen sumendi-uharte bat da. Gaur egun herrialdeko turismogune garrantzitsuena da. 2018ko erroldaren arabera 109.465 biztanle ditu. Uharteko hiri handiena Andoany da, 40.000 biztanle inguru ditu.

Madagaskarko Malgaxe hizkuntzan Nosy Be izenak "uharte handia" esan nahi du.

Itxura borobildua badu ere kostaldea oso bihurria da, badia eta lurmutur ugari dituena. Hegoaldean Nosy Komba uharte txikia du. IParraldetik hegoaldera 24 kilometro neurtzen ditu eta ekialdetik mendebaldera 20 km. Azalera 320.02 km²-koa du.

Uharte bolkanikoa denez krater ugari daude eta hauetako 11 kraterretan aintzurak daude. Mendirik altuena Lokobe mendia da (450 m).

Uharteko lehenengo biztanleak Antakarana eta Zafinofotsy leinuetajko kideak izan ziren eta ondoren Sakalava jendea etorri zen eta uharteko leinu ugariena bihurtu ziren. Beranduago iritsiko ziren inmigrante berriak Komore uharteetatik eta Indiatik.

XIX. mendearen hasieran Radama I.a erregeak Madagaskarren mendebalde guztia menperatu nahi izan zuen eta 1837an lortu zuen Sakalava Erresuma konkistatu zuenean. Handik gutxira, 1840an, frantziarrek eskuratu zuten Nosy Be uhartea eta Hell-Ville asentamendua eraiki zuten (gaur egungo Andoany).[1] Frantziarrek Assada izena eman zioten uharteari. Azukre-kanabera landaketak egin zituzten eta Afrika ekialdetik langileak eraman zituzten.[2] Mozanbikeko kanalean zuen kokapen estrategikoa mantzentzeko Mayotte uhartearekin batera administrazio berean ezarri zuten, eta Réunion eta Maurizio uharteekin batera frantziarrentzako kolonia garrantzitsua bihurtu zen. XIX. mendearen amaiera Madagaskarri lotu zitzaion.

Historikoki azukre-kanabera landaketa handiak izan ziren Nosy Ben eta handik azukrea eta rona ekoizten zen. Gaur egun Cananga odorata landare usaintsua ustiatzen da, "Lurrinen uhartea" esan izan zaio horregatik.[3]

Bestalde Madagaskarren turismoa gehien garatu zen tokia izan da.

Fascene aireportua dago uhartean.[4]

Nosy Be uhartean soilik bizi diren animaliak Microcebus mamiratra ugaztun txikia, Stumpffia pygmaea munduko igel txikiena eta Furcifer pardalis pantera kamaleoia dira. Uhartearen inguruko uretan Omura baleak ohikoak dira.[5]

Pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Sanchez, Samuel F.. (2008-01-01). «« Commerce régional et à longue distance dans l'ouest de Madagascar au XIXème siècle »» dossier : « Les sociétés de l’océan Indien et la mer » in Tsingy. Revue de l’association des professeurs d’histoire et de géographie de Madagascar (kontsulta data: 2025-09-16).
  2. Sanchez, Samuel F.. (2016-01-01). «« De l’engagisme au salariat dans le Sud-Ouest de l’océan Indien. La colonie de plantation de Nosy Be, Madagascar (1840-1960) » (co-écrit avec Faranirina Rajaonah Univ. Paris-Diderot)» Guerassimoff É. & Mande I. (dir.), Le travail colonial. Engagés et autres travailleurs migrants dans les empires 1850-1950, Riveneuve, 2016 (kontsulta data: 2025-09-16).
  3. (Ingelesez) «Jacarandas cultivates Madagascar scents: from ylang-ylang to pink peppercorn» Premium Beauty News (kontsulta data: 2025-09-16).
  4. «NOS - Nosy Be [Fascène Airport, MG - Airport - Great Circle Mapper»] www.gcmap.com (kontsulta data: 2025-09-16).
  5. Cerchio, Salvatore; Andrianantenaina, Boris; Lindsay, Alec; Rekdahl, Melinda; Andrianarivelo, Norbert; Rasoloarijao, Tahina. (2015-10). «Omura's whales (Balaenoptera omurai) off northwest Madagascar: ecology, behaviour and conservation needs» Royal Society Open Science 2 (10): 150301.  doi:10.1098/rsos.150301. ISSN 2054-5703. PMID 26587244. PMC 4632516. (kontsulta data: 2025-09-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]