Notorious (1946ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Notorious (1946ko filma)
Notorious1946.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1946
Jatorrizko izenburua Notorious
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
frantsesa
portugesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa thriller politikoa, spy film Itzuli, Zinema beltza eta film dramatikoa
Iraupena 98 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Alfred Hitchcock
Gidoigilea(k) Ben Hecht
Alfred Hitchcock
Clifford Odets
John Taintor Foote



Antzezlea(k)
Cary Grant
Ingrid Bergman
Claude Rains
Louis Calhern
Reinhold Schünzel
Moroni Olsen
Lenore Ulric
Leopoldine Konstantin
Ivan Triesault
Ricardo Costa
Antonio Moreno
Friedrich von Ledebur
Gavin Gordon
Virginia Gregg
Alexis Minotis
Charles D. Brown
Bess Flowers
Harry Hayden
Alfred Hitchcock
George Lynn
Frank Marlowe
Francis McDonald
Bert Moorhouse
Emmett Vogan
Frank Wilcox
Fay Baker



[[Kategoria:Louis Calhern Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Reinhold Schünzel Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Moroni Olsen Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Leopoldine Konstantin Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ivan Triesault Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ricardo Costa Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Virginia Gregg Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:George Lynn Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Frank Marlowe Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Francis McDonald Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bert Moorhouse Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Emmett Vogan Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Fay Baker Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Alfred Hitchcock
Konpainia ekoizlea RKO Pictures
Edizioa Theron Warth Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea Albert S. D'Agostino Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Roy Webb
Argazki-zuzendaria Ted Tetzlaff Itzuli
Robert Capa
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Rio de Janeiro
Historia
Jasotako sariak National Film Registry
Nominazioak Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
19th Academy Awards

Claude Rains

Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria
19th Academy Awards

Ben Hecht
Kanpo loturak

Notorious (euskaraz Nabarmen) 1946ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako espioitza thriller filma bat da. Cary Grant, Ingrid Bergman eta Claude Rains aktoreek antzeztu zuten.

Filmak espioitza istorioa kontatzeaz gain, gizonezko eta emakumezkoen harremana bateko gorabeherak erakusten ditu. Gainere, filmak ospea baldin badu, ordurarte zinemaren historian pantailaratu zen musu luzeena agertu zelako da, Cary Grant eta femme fatale delakoaren papera antzezten duen Ingrid Bergman aktorearen artekoa, ordurarteko Ekoizpen Kodeak ez baitzuen hiru segunduko muga iragaten zuen musurik pantailaratzea uzten. Filma honetako musualdi edo musukatzeek bi minutu eta erdi iraun zuen, kritikari askoen arabera "beharbada musu intimo eta erotikoena" izan omen zen.

Bsstalde, Claude Rains aktore bikainak burututako nazi ofizial ohiaren paperari esker Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen. Filma, Brasilgo Rio de Janeiro hirian girotuta dago.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bere zoritxarrerako, Alicia Huberman (Ingrid Bergman) ospetsu bilakatu da, Bigarren Mundu Gerra ondoren bere aita espioi nazia izanik AEBei traizio egiteagatik zigortua izan baita. Handik gutxira, Aliciak etxean festa bat ospatu eta gonbidatuen artean Devlin (Cary Grant) izeneko gizon bitxi eta erakargarri bat bertaratuko da. Bien arteko adimen eta nortasun talka baten ondoren, Devlinek Aliciari CIAko agente bat dela aitortu eta espioitza naziaren burua den Alexander Sebastian (Claude Rains) atzematen lagun diezaiola eskatuko dio. Alicia Devlinetaz maitemindu denez, baiezkoa eman eta Sebastianianen harreta eta adiskidetasuna bereganatzen saiatuko da. Baina betebehar horretan gero eta gehiago sartuz doan einean, bere bizitza arriskuan jartzen ari dela jabetuko da.

Hitchcocken agerpen laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitchcocken filma gehienetan bezala honetan ere kameo edo agerpen laburra burutu zuen, hain zuzen, ere ingeles zinema zuzendaria filma hasi eta ordu batera jazotzen den Sebastianen etxaldeko festan gonbidatu gisa zerbitzarien mahaiaren aurrean eta champagnea edanez agertzen da, Grant eta Bergmanen pertsonaiak hara hurbilduz doazen einean. Gerora, jada 1950eko hamarkadatik aurrera Alfred Hitchcock Presents telesailari esker AEBtan oso ospetsu bilakatu izaneren ondorioz, bere agerpen mitikoak filman zehar izatetik filmaren hasierako minutuetara pasarazi zituen, modu horretan ikuslearen harreta filmaren argumentutik aldendu ez zedin.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruzkina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitchcocken maisulan handienetakotzat jo izan ohi da, filma aurreruntz doan einean eta modu harrigarrian argumentuaren gakoak ere berrituz baidoaz. Espioitza istorio bat ardatz hartuz, bi profil ilun dituzten protagonisten arteko maitasun harremanarekin nahasten da, ondorioz maila mekaniko nahiz iradokizunen aldetik egitura bikaina osatuz. Bere erritmoak sekuentzia ahaztuezinak dauzka, tartean giltzena edota amaierako ihesarena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Notorious (1946ko filma)