Notre-Dame de Bétharram ikastetxea
Notre-Dame de Bétharram ikastetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Barruti | Paueko barrutia |
Kantonamendu | canton of Nay-Est |
Frantziako udalerri | Lestelle-Bétharram |
Historia eta erabilera | |
Q132312752 | |
Jabea | Q130386428 ![]() |
Webgune ofiziala | |
Notre-Dame de Bétharram 1837an Mixel Garikoitz kanboarrak Lestelle-Bétharramen sortutako lizeo katolikoa da. Bétharramgo Jesusen Bihotzeko apaizak kongregazioa ere sortu zuen. 2009an, erakunde erlijiosoak izenaz aldatu eta Le Beau Rameau bilakatu zen.
Ikastetxea hainbat auzi judizialekin lotuta izan da, adin txikikoei sexu erasoak eta bortxaketak eginez. 2024an, ikasle ohiek, hala nola Euskal Herriko ikasle ohi batzuek, 1960 eta 2004 artean gertatuak izan diren gertakariei buruzko ehun bat salaketa helarazi zizkioten justiziari. Erasotzaileen zerrenda bat ere osatu zuten ikasle ohiek, hamar bat izenez osatua: apezak eta zaindari laikoak.[1]
«Mediapart» aldizkariak atera zituen adierazpen eta dokumentuek erakusten zuten Bayrou 1990eko hamarralditik jakinean zela ikastetxe katoliko hartako gertakariez. Besteak beste, bere garaian bi ikasle ohik jarri salaketak jakinak zirelako Bayrou Frantziako Hezkuntza ministro zelarik.[2] Bayrou senar-emazteen haur batzuk Notre-Dame de Betharram ikastetxe katoliko horretan ibili ziren ikasle, eta Elisabeth Bayrou emazteak katixima eskolak eman zituen bertan.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Dozenaka ikasle ohik Betharramgo ikastetxe katolikoan jasan tratu txarrak salatu dituzte» Berria 2024-06-06 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ a b «Polemika handitzen ari da Frantzian, Bayrou Betharramgo gertakariez jakinean zela agertu ondotik» Berria 2025-02-13 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.