Nouvelle Vague

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

La Nouvelle Vague (euskaraz, Uhin Berria) 1950eko hamarkadaren bukaeratik 1960ko hamarkadaren amaiera arte Frantzian garatu zen zinema-mugimendua izan zen, aurreko hamarkadetan nagusi izan zen frantses zinemari gailendu zitzaiona bereziki. Zinema independente eta autore-zinema moduan hasi zen, Claude Chabrol, Jacques Rivette, François Truffaut, Éric Rohmer, Agnès Varda, Jean Eustache eta Jean-Luc Godard zinemagileak osaturik. Joera horretako film aitzindariak Le Coup du berger (Jacques Rivette, 1956) eta Le beau Serge (Claude Chabrol, 1959) izan ziren.

Italiar neorrealismoak, Film noir-ek, Hollywood klasikoak, errealismo poetikoak, existentzialismoak eta Alfred Hitchcock-ek eragin aeduki zuten mugimendu honen gainean.

Abiapuntua Alexandre Astruc-en manifestoa izan zen, "Avant-Garde berriaren jaiotza: Camera-Styloa", L'Écran-en argitaratua 1948ko martxoaren 30ean. Bertan, azpimarratutako ideia batzuk geroago garatu zituzten François Truffaut-ek eta Cahiers du cinéma aldizkariak.

Rive gauche edo "Ibaiaren ezkerraldeko" korrontean Henri Colpi, Jacques Demy, Chris Marker, Alain Resnais eta Agnès Varda nabarmendu ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.