Novgorod

Wikipedia, Entziklopedia askea
Novgorod
Великий Новгород
hiri/herria
Yaroslavovo Dvorische 01.jpg
Flag of Veliky Novgorod.png Coat of Arms of Veliky Novgorod.png
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Novgorod oblasta
AlkateaSergey Vladimirovich Busurin (en) Itzuli
Izen ofizialaВеликий Новгород
Jatorrizko izenaВеликий Новгород
Posta kodea173000–173999
Geografia
Koordenatuak58°31′16″N 31°16′33″E
Azalera90,08 km²
Altuera25 m
MugakideakNovgorodsky District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria222.594 (2017)
Red Arrow Down.svg0 (2017)
Dentsitatea2.428,03 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera859 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia8162
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakRochester, Bielefeld, Moss, Zibo, Watford, Nanterre eta Uusikaupunki
http://www.adm.nov.ru/

Novgorod edo Veliki Novgorod (errusieraz Новгород edo Великий Новгород; euskaraz "Hiri Berri Handia") Errusiako hiria da, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean dagoen Novgorod oblastaren hiriburua. 2010. urtean 218.717 biztanle zituen[1]. Mosku eta San Petersburgo hiriak lotzen dituen M10 errepide federalaren eta Voljov ibaiaren ertzean dago.

Novgorodeko Errepublikaren hiriburua izan zen. UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turismo-gune garrantzitsua da. Ongarri kimikoak, zurgintza (altzariak) eta metalurgia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Novgorod Errusiako hiri zaharrenetarikoa da: kroniketako lehen aipamena, 859. urtekoa da. 882an Novgorodeko Oleg (Oleg Jakintsua) printzea Kievez jabetu eta han Errusiako lehen hiriburua eraiki zuen. 989an Vladimir I.a printzearen garaian hango biztanleak indarrez bataiatu zituzten. 1019tik aurrera halako gobernu propioa eskuratu zuen. Hala, XI. mendetik aurrera, Hansako zenbait hirirekin lankidetzan ari zela, merkataritza-gune garrantzitsu bihurtu zen, Errusia eta sortaldea Alemaniarekin eta Baltikoko lurraldeekin harremanetan jartzen baitzituen. Sartaldeko merkatariek garia, larruak, gatza, arrain lehorra eta beste zenbait produktu eskuratzen zituzten han. 1242an Alexander Nevski printzearen laguntzarekin Zaldun Teutoiei aurre egin ahal izan zien. 1478an Ivan III.a Handiak Moskuren azpian ezarri zuen. Hala ere, Novgorodeko biztanleek hiriaren askatasunaren alde egin zuten, eta 1570ean Ivan IV.a Izugarriak haietariko asko hil, eta bizirik geratu zirenak erbesteratu zituen. XVII. mendean Baltikoko Gerrek hiriaren beheraldi ekonomikoa ekarri zuten. Bigarren Mundu Gerran hiriko monumentu asko hondaturik geratu ziren, geroztik zaharberritu diren arren.

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentu asko ditu; monumentu horiek garrantzi handia izan zuten Errusiako lehenengo artean. Horietako batzuk: Santa Sofia katedrala (1050), San Nikolas katedrala (1113), Ama Birjinaren Jaiotza eta San Jurgi katedralak (XII. mendea). Bizantzioko tradizioetan oinarriturik, XII-XVI. mende bitartean Novgoroden garaturiko ikonografia eta horma-pintura Errusiako artearen oinarria izan da.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]