Edukira joan

Novotxerkassk

Novotxerkassk
Новочеркасск
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Rostov oblasta
AlkateaQ109493315 Itzuli
Izen ofizialaНовочеркасск
Jatorrizko izenaНовочеркасск
Posta kodea346400–346499
Geografia
Koordenatuak47°25′20″N 40°05′38″E / 47.4222°N 40.0939°E / 47.4222; 40.0939
Mapa
Azalera128 km²
Altitudea80 m
Demografia
Biztanleria160.529 (2024ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea1.254 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1805
Telefono aurrizkia8635
Hiri senidetuakIserlohn, Sremski Karlovci (en) Itzuli, Simferopol eta Kronstadt
novocherkassk.ikro.ru… eta novochgrad.ru

Novotxerkassk (errusieraz: Новочеркасск) Rostov oblasteko hiria da, Errusian, Doneko kosakoen antzinako hiriburua. Tuzlov eta Aksai ibaien eskuinaldean dago, Rostov Don hiritik ipar-ekialdera, 35 km-ra. 176.699 biztanle zituen 2010ean.

Novotxerkassk 1805ean fundatu zuen Matvei Platovek, Don eskualdeko kosakoen administrazio-zentro gisa, Txerkassk izeneko herriko biztanleak Don ibaiko uholdeengatik ebakuatu behar izan zituztenean. Iragan kosakoaren oroigarri, Matvei Platov eta Jermak Timofeievitx kosakoei eraikitako monumentuak ikus daitezke hirian 21. mendean, eta baita kosakoen buruzagi atamanaren jauregia (Mikhail Mikeixin, 1904).

19. mendean Eliza ortodoxoko artzapezpikutza izan zen behin, eta katedral neobizantino erraldoi bat du hiriak (1904koa).

Errusiako Gerra Zibilean, Novotxerkassk Don eskualdeko kontrairaultzaren bihotza izan zen. Doneko Armada zeritzonaren Aleksei Kaledin komandante zuriaren agintepean egon zen, Armada Gorriak 1920ko urtarrilaren 7an konkistatu zuen arte.

Bigarren Mundu Gerran, alemaniarrek okupatua izan zuten Novotxerkassk 1942ko uztailaren 24tik 1943ko otsailaren 13ra.

1962ko ekainean, janaren garestitzea eta lan baldintzen okertzea zela-eta, langileek greba hasi zuten ekainaren 1ean hiriko industria nagusian, lokomotor elektrikoen lantegian. Lantegitik hiriko agintaritza guneetara joan ziren langileak eta protestalariak elkartuta, eta armada sobietarrak bortizki zapaldu zituen, Novotxerkasskeko sarraskia izenez ezagutzen den gertakarian.[1]

Hiriaren sorreraren bigarren mendeurreneko ospakizunetan, 2005eko irailean, beste monumentu bat inauguratu zen, kosako zuri eta gorrien adiskidetzeari buruzkoa, Romanov familiako kideak presente izan zirelarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Frantsesez) «Russie: modeste célébration de la révolte ouvrière de Novotcherkassk en 1962» La Presse 2012-06-02 (kontsulta data: 2026-09-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]