Nukleoplasma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nukleoloa inguratzen duen matrize erdilikidoa da nukleoplasma.

Nukleoplasma zelula nukleoaren barne ingurunea da, gaineztadura nuklearraren barnealdean kromatina eta nukleoloa inguratzen dituen matrize amorfo eta erdilikidoa.

Bertan ADNaren erreplikaziorako beharrezkoak diren nukleotidoak eta nukleoan gertatzen diren aktibitateak zuzentzen dituzten entzimak daude disolbatuta. Horretaz gain, kofaktoreak, molekula aitzindariak, glukolisiaren produktu bitartekariak, sodioa, potasioa, magnesioa eta kaltzioa ere aurki daitezke nukleoplasman.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nukleoplasma Aldatu lotura Wikidatan