Nukleogenesi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nukleosintesi» orritik birbideratua)

Nukleogenesia elementu kimikoen sorrera azaltzen duen teoria da.

Teoria honen arabera, eta astrofisikarien iritzian, orain dela 20 mila milioi urte energia eztanda izugarri bat izan zen unibertsoan. Irrati-teleskopio bidez lortu den informazioari esker jakin denez, hain handia zen tenperatura, non ezin baitziren elkartu bertan zeuden oinarrizko partikulak (protoiak, neutroiak, etab.).

Eztandaren ondoren unibertsoa zabaltzen hasi zenean tenperatura jaitsi egin zen segundo gutxiren buruan, eta orduan protoiak eta elektroiak elkartu egin ziren eta hidrogenoa eratu. Ondoren, eta tenperatura gehiago jaitsi zenean, hidrogenoaren fusio termonuklearra gertatu zen, eta helioa sortu

Teoria honek dioenez, milioika urte asko pasa ziren hurrengo elementu berria, karbonoa, eratu zen arte. Horretarako, tenperatura asko igota, izar erraldoien guneak kizkurtu ziren, eta helio atomoen guneen fusioa gertatu zen. Elementu kimiko pisuenak supernoben leherketak gertatu zirenean eratu ziren. Nukleogenesiaren teoriaren arabera prozesu hau guztia 5-7 milioi urteren buruan gertatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]