Edukira joan

Nukunonu

Nukunonu
MotaAtoloia
Geografia
Mapa
Koordenatuak9°10′06″S 171°48′35″W / 9.1683333333333°S 171.80972222222°W / -9.1683333333333; -171.80972222222
UTC orduaUTC+13:00
Estatua Zeelanda Berria
Uharte multzoa Tokelau
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaTokelau
Nukunonu atoloiaren mapa.

Nukunonu Ozeano Barean kokatutako atoloia da, Tokelau uhartedian. Zeelanda Berriari dagokion arren Tokelau autonomia mugatua badu.

Motuhaga da populaturik dagoen uhartetxo bakarra, atoloiaren hego-mendebaldeko erpinean, eta 531 bztanle ditu.

Atoloia izanik eraztun itxura du, nahiko errektangularra bada ere. Ipar ekialdean dagoen uhartetxoa Tokelau da, tokelaueraz "iparraldeko haizea" esan nahi du, eta uhartedi guztiari ematen dio izena.

Erdiko aintziraren inguruan kokaturik dauden 30 uhartetxok osatzen dute Nukunonu.[1] Aintzirak 109 km²-ko azalera du eta inguruko lur guztiek 5,5 km² baino ez.

HMS Pandora itsasontzia iritsi zen 1791n eta Edward Edwrds kapitainak "Duke of Clarence Island" izena eman zion, garai hartan printzea zena eta ondoren Gilen IV.a erregea bihurtuko zena. HMS Pandora itsasontzia HMS Bounty-ko matxinoen bila zebilen orduan.

XIX. mendean Samoatik etorritako misiolariek nukunonutarrak katolizismora bihurtu zituzten.[1]

1859an Estatu Batuetako Guano Konpainiak haren menpeko ezarri zituen baina ez zuten lan handirik egin uharteetan eta 1889an britainiarrek eskuratu zituzten Union Islands izena emanez.[2] 1916an Gilbert eta Ellice uharteak koloniari gehitu zitzaizkien eta 1925ean Zeelanda Berriaren menpe gelditu ziren.

1979an estatubatuarrek haine jabetza eskaera bertan behera utzi zuten eta Tokelau eta hegoaldean dagoen Samoa Estatubatuarraren artean muga ezarri zen.

Nukunonutarren ekonomia kokondotan, Pandanus zuhaitzetan eta arrantzan oinarritzen da.

Azpiegiturak oso soilak dira. Itsasontziak ainguratzea zaila da eta horregatik turismo gutxi dago Tokelaun. Hala ere hotel bat badago.

Atoloiaren ekialdean Hegaztientzako Erreserba eratu da. Nodi handiek, nodi beltzek eta Gygis alba generoko itsas-hegaztiek kumazten dute han, 20.000 hegazki bikote gutxi gora behera (2011n).[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) «Nukunonu | Polynesian, Coral Reefs, Atoll | Britannica» Encyclopedia Britannica (kontsulta data: 2026-06-22).
  2. ↑ Skaggs, Jimmy M.. (1994). The Great Guano Rush: Entrepreneurs and American Overseas Expansion. London: Palgrave Macmillan, 135–136, 236 or. ISBN 9780312103163..
  3. ↑ (Ingelesez) «BirdLife DataZone» datazone.birdlife.org (kontsulta data: 2026-06-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]