Numenak (Aita)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Numenak (Aita) 2005ean kaleratutako komiki bat da. Egileak Unai Busturia eta Julen Ribas dira. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorio honek bi nesken ibilera aurkezten digu. Biak, Alaitz eta Ira, mozorro bat egitearren, agure baten etxean sartzen dira. Orrazi bat hartu eta gero, alde egiten dute, Mari sorgin mitologikoaren objektu magikoa dela susmatu gabe. Bere indarraren ondorioz, Alaitz "gaueko" mundura jausten da eta, Irak, bere galera nabarituz, ahal duen guztia egiten saiatuko da bere laguna topatzen.

Bien bitartean, antzinako irudiak agertzen zaizkigu, non ikus dezakegun nola eta norekin ezkondu zen Mari, eta nortzuk ziren bere umeak, neska eta mutil bat, alegia. Baina bi hauek banatzen dira, eta suposatu dezakegu bat mundu arruntean geratzen dela eta bestea azpimundu batera bidalia izaten dela.

Ira, Alaitz askatzeko, Mariren kobazulo batera joan behar izango da, ea hor aurkitzen duen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]