Numenor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Numenor edo Numenorë, "mendebaldeko lurraldea" esan nahi duena quenyaz, Tolkienen legendarium ospetsuko erresuma bat da. Belegaer Itsaso Handitik ateratako uhartea da, Aman eta Erdialdeko Lurraldeaaren arteko erdi bidera dagoena. Valarrek Edainei eman zieten Eguzkiaren Bigarren Aroan, Beleriandeko Gerretan emandako euren laguntzagatik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Numenor uhartearen forma, bost puntako izar baten antzerakoa zen. Erdialdeko zatiak, Mittalmar deitua, 400 kilometro inguru hartzen zituen luzetara zein zabaletara. Bertatik abiatuta, bost eskualde ezberdin eratzen zituzten beste hainbeste penintsula hedatzen ziren: Forostar, Andustar, Hyarnustar, Hyarrostar eta Orrostar. Uhartearen zatirik gehiena, amildegiz josia zegoen, eta, hegoaldea izan ezik, ez zegoen kostaldedun askoz toki gehiagorik.

  • Mittalmar: eskualde honek, ez zuen mendi edo muino askorik, eta bertan, zuhaitz gutxidun larre zabalak zeuden, uharteko artzantza gune nagusi bihurtzen zuena, Emerië izeneko hegomendebaldeko zatian batez ere. Mittalmarreko ekialdeko zatia Arandor deitzen zen, quenyaz, "erregearen lurraldea" esan nahi duena. Bertan aurkitzen ziren Meneltarma mendia, Armenelos hiria eta Romenna portua. Nunduinë (mendebaldeko ibaia) ibaia, eskualde honetan jaiotzen zen, eta, bere ibilbidean, Nisinen (ur usaintsua) lakuaren urak bustitzen zituen.
  • Forostar: uhartearen iparraldeko eskualdea zen. Harritsua, eta, guztien artean, emankortasun gutxien zuena. Iparraldeko lurmuturrerantz altxatzen ziren Sorontileko mendiak (arrano mokoa), arrano askok euren habia egiten zuten amildegi handiak eratzen zituena.
  • Andustar: mendebaldeko eskualdea zen. Iparraldea menditsua zen, hegoaldean, baso zabalak zeuden bitartean. Mendebaldean, hiru badia zeuden, eta, horietatik iparralderen zegoena, Anduniëko badia deitzen zen, bertan aurkitzen baitzen Anduniëko portua. Andustar eta Hyarnustarren artean, Eldannako badia zegoen, Nundunië ibaia itsasoratzen zen tokia zena, Eldalondë portuan (elfoen portua). Bere inguruan, Nisimaldarrak hazten ziren, Elfoek Amanetik ekarritako zuhaitzak.
  • Hyarnustar: hegomendebaldeko eskualdea zen, menditsua hegomendebaldean eta epela ekialdean. Siril ibaia zen Hyarnustar eta Hyarrostar eskualdeen arteko muga bezala, eta itsasoratzean itsasoratzen zen, ihiz estalitako istingen artean, bere alboetan, ia arrantzale guztiak bizi ziren hondartza zabalak zeudelarik
  • Hyarrostar: hegoaldeko eskualdea zen. Bertan, zuhaitz espezie ugari hazten ziren, eta laurinquë (urrez betea) zuhaitz soro handiak zeuden, bere zura, itsasontziak egiteko oso erabilgarria baitzen. Nindamos portua zen eskualde honetako herririk nagusiena.
  • Orrostar: ekialdeko eskualdea zen, beroena, penintsularen muturreko mendiek, iparrekialdeko haize hotzetatik babesten baitzuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkiaren Lehen Aroaren historia, Eldarrek (elfoak) eta Edainek (gizakiak), Melkor eta bere armadaren aurrean jasandako porrot luzearen historia da. Azkenean, Eärendil Marinelak alderantzikatu zuen porrota, bere emazte Elwingekin batera, itsasoa zeharkatu zuena Ekialde Zaharrerantz, Valinorrerantz, Valarren ("jainkoak" edo Botereak) laguntza eskatzeko. Eärendilen erreguari kasu egin zioten Valarrak, Melkorren aurkako gerrara joan ziren Haserrearen Gerran, eta bertan harrapatu, garaitu eta mundutik aldendua izan zen. Baina Sauron maiarrak, Melkorren ordezkari militarra zenak, harrapatua izatea eragotzi zuen, eta bere zereginetan jarraitu zuen Endor edo Erdialdeko Lurraldean.

Porrot luze horretan jasan zuten sufrimenduagatik sari bezala, Valarrek, Eldarrei, Valinorrera joateko aukera eman zieten (askok, Erdialdeko Lurraldean geratzea aukeratu zuten arren). Edainentzat, Valarrek, Numenor uhartea sorrarazi zuten.

Numenorreko lehen erregea Elros izan zen, Tar-Minyatur deitua, Eärendil eta Elwingen semea, hauek, peledhir edo erdi elfoak zirelarik. Lehen Aroaren amaieran, peledhirrei, ze arrazatakoak izan nahi zuten aukeratzeko ahalmena eman zitzaien. Eärendilek, bere emaztearen arrazakoa izatea aukeratu zuen, eta, beraz, Eldarretakoa. Erdialdeko Lurraldean, Elrosek, Gizakien arrazakoa izatea aukeratu zuen, eta Edainak Numenorrera gidatu zituen. Bere anaia Elrondek, Erdialdeko Lurraldean geratzen ziren elfoetako bat izatea erabaki zuen, non Erdialdeko Lurraldeko Elfoen Errege Gorena zen Gil-Galaden kapitain eta kantziler bihurtu zen.

Dunedainei, hala deituak baitziren numenortarrak, Valarrek, gainontzeko gizakiena baino hiru aldiz luzeagoa zen bizitza eman zieten, eta, Elrosi, 500 urteko bizitza bat eman zitzaion. Aldi berean, bere bizi itxaropena eta maiestatea handitu zitzaien. Ia hiru mila urtez, ia Eguzkiaren Bigarren Aro osoan, numenortarrek, zibilizazio geroz eta aurreratuago eta hedatzaileagoa garatu zuten, bere boterea, Erdialdeko Lurraldeko kostaldean zehar hedatu zuena.

Eguzkiaren Bigarren Aroko azken mendeetan, baina, harrokeriak, numenortarrek, euren errege Ar-Phârazon buru zutela, Sauronen boterea mehatxatu eta berau preso hartzea eragin zuen. Bere presondegitik, Sauronek, numenortarrek heriotzari zioten beldurra manipulatu zuen, Melkor gurtzera eta Valarren aurka matxinatzera behartu arte. Azkenik, Valinor erasotzera joatera behartu zituen, lurralde horiek hilezkortasuna emango zietela sinestaraziz.

Eru, Izaki gorena, su bizian jarri zen, eta, zigor bezala, Numenor itsasoan hondoratu zuen, numenortar matxinatuekin batera. Hondamendi horretan, Sauron ere hondoratua izan zen, eta, honen ondorioz, sekula gehiago ezin izan zuen forma atsegin eta erakargarririk hartu. Gainera, Eruk, Aman eta Arda banatu zituen, azken honi forma esferikoa emanez eta Aman bertatik kanpo utziz. Ordutik, Amanera iristeko modu bakarra, bide zuzena (Ardaren azalera esferikoarekiko tangentea) jarraitzea zen Erdialdeko Lurraldeko Portu Grisetatik elfotar itsasontzi batean abiatuz. Hondamenditik, soilik Elendil buru zuten leialak salbatu ziren, Erdialdeko Lurraldean lehorreratu zirenak eta Arnor (iparraldeko erresuma) eta Gondor (hegoaldeko erresuma) erresumak sortu zituztenak.

Numenorren erorketaren istorioa, Akallabêthen kontatzen da, Silmarillionen barnean dagoen liburu bat. Tolkienek idatzitako Numenorri buruzko beste istorio batzuk, Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak izeneko lanean irakur daitezke.

Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Numenorreko gobernari nagusiak, beti izan ziren erregeak. Elros izan zen horietako lehena, eta 410 urtez gobernatu zuen, hil zen arte, baina, bere seme Vardamirrengatik hasita, numenortar erregeek, hil aurretik, zetrua, euren oinordekoari emateko ohitura hartu zuten, eta hala mantendu zen Tar-Atanamirren garairarte.

Erregeek, euren tituluak, quenya hizkuntzez hartzen zituzten. Baina, Ar-Adûnakhôrrek, adunaikoz hartu zuten, numenorreko hizkuntzan, erregetza eta Leialak, elkarrengandik are gehiago aldentzea eragin zuena. Urte batzuk beranduago, Tar-Palantirrek, bere titulua berriz quenyaz hartu zuen, aurreko erregeek egin zutenarekin suminduta, Ar-Phârazon berriz adunaikora itzuli zen arren.

Zetrua zen erregetzaren ikur nagusia Numenorren. Hasiera batean, semerik nagusienera pasatzen zen, baina Tar-Aldarionek alaba bat baino ez zuen izan, eta, orduan, zetrua, beti seme-alaba nagusienera pasako zela zioen lege bat aldarrikatu zuen, sexu ezberdintasunik gabe. Honela, Eguzkiaren Bigarren Aroko 1075. urtean, Tar-Aldarionek, zetrua bere alaba Ankalimëri eman zion, eta hau lehen erregina bihurtu zen. Zetrua ezin izan zen salbatu Numenorren hondoratzean, eta uhartearekin batera hondoratu zen.

Bazeuden objektu eta altxor batzuk, heredentzian, Numenorreko erregeengandik pasa zirenak: Aranruth, erregeak erabiltzen zuen ezpata zena, aurretik, Doriatheko Thingol erregearena zena eta Elwingek bere seme Elrosi eman ziona; Barahirren eraztuna, Numenorren hondoratzetik salbatu zen bakarra izan zena, Tar-Elendilek bere alaba Silmariëni eman baitzion, eta hala, Anduniëko jaunek mantendu ahal izan zuten; Dramborleg, Tuorren aizkora handia, eta Bregorren arkua.

Beste izen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andor ("dohainaren lurraldea" quenyaz). Numenortarrek eman zioten izena.
  • Akallabêth ("lurperatua" adunaikoz eta oestronez). Numenortarrek eurek, hondoratzearen ondoren eman zioten izena.
  • Atalantë ("lurperatua" quenyaz), Numenor, Belegaer itsaso banatzaile handiak urpean hondoratu zuenean geratu ziren itsaspeko lurraldeak dira.
  • Elenna ("izarretarantz" quenyaz). Erresuma sortu zen uhartearen izena.
  • Mar-nu-Falmar ("olatupeko etxea" quenyaz). Hondoratzearen ondoren emandako izena.

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Numenorren istorioak, Platon filosofo greziarrak Atlantidari buruz idatzi zuena gogorarazten du, zibilizazio oso oparodun uharte bat, hondamendi natural baten ondorioz, itsaspean hondoratua geratzen dena.

Pertsonaia garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Numenor Aldatu lotura Wikidatan