Nunivak uhartea
| Nunivak uhartea | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 511 m |
| Mota | uharte bolkanikoa eta uhartea |
| Luzera | 77 km |
| Zabalera | 106 km |
| Azalera | 4.209 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 60°05′42″N 166°12′40″W / 60.095°N 166.2111111°W |
| UTC ordua | UTC−09:00 |
| Kokapena | Bering |
| Estatu burujabe | |
| Exklabe | |
| Borough of Alaska | Unorganized Borough |
| Census area of Alaska | Bethel Census Area |
| Ur-gorputza | Bering |
Nunivak uhartea (errusieraz: Нунивак, ingelesez: Nunivak Island) Alaskan dagoen uharte bat da, Estatu Batuetan. Herrialde hartako zortzigarren uharte handiena da, hala ere 2010eko erroldaren arabera 191 biztanle ditu, guztiak ere Mekoryuk herrian bizi dira.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bering itsasoan kokaturik dago, Yukon eta Kuskokwim ibaiak itsasoratzen diren inguruan.[1]
Ixura nahiko borobildua du, 77 km luzeran eta 106 km zabaleran. Guztira 4.209 km²-ko azalera du. Punturik altuena Roberts mendia (511 m) da.[2]
Geologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharte bolkanikoa da[2], permafrostak erabat estaltzen duena. 60 sumendi-kono inguru daude uhartean eta lau maar krater.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinatik populatua izan da uhartea, gutxienez duela bi mila urtetik hona. 1821ean errusiarren espedizio batek aurkitu zuen Nunivak, baina kostaldea arriskutsua zenez bertako biztanleek izaera eta kulturari eusteko aukera izan zuten.[3] Nunivaktarrek antzina maskarak egiten zituzten eta inguruko herriekin baliabideengatik trukatzen zituzten.[4]
Mekoryuk da Nunivak uharteko asentamendu bakarra. Cup'ig leinuko inuitak dira. 1880. urtean Ivan Petrofek 702 biztanle zituela idatzi zuen. 1900an izandako izurri batek populazioa nabarmen jaitsi zuen eta emigrazioak are gehiago gutxitu zuen biztanleria.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mekoryuk.
-
Elur oreinak.
-
Kostaldeak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Visit Wilderness» wilderness.net (kontsulta data: 2025-08-28).
- ↑ a b (Ingelesez) «Global Volcanism Program | Nunivak Island» Smithsonian Institution | Global Volcanism Program (kontsulta data: 2025-08-28).
- ↑ (Ingelesez) «Nunivak Island | Aleutian Islands, Bering Sea, Wildlife | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2025-08-28).
- ↑ (Ingelesez) Lantis, Margaret. (1945). The Social Culture of the Nunivak Eskimo. American Philosophical Society ISBN 978-1-4223-7722-2. (kontsulta data: 2025-08-28).
