Edukira joan

Nurenbergeko Kodea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nurenbergeko Kodea
Jatorria
Argitaratze-data1947
Ezaugarriak

Nurenbergeko Kodea[1] gizakiekin egindako ikerketan errespetatu beharreko oinarrizko printzipio etikoen lehen adierazpena izan zen, nazioarteko komunitate zientifikoak 1947an egindakoa. Kode hori Nurenbergeko epaietan Bigarren Mundu Gerran zehar kontzentrazio-eremuetan presoei emandako tratu ankerrari buruz eztabaidatutakoaren ondorioz osatu zen.[2]

Zehazki, Kodeak nazien hierarkia eta mediku batzuk epaitu zituzten eztabaidei eta argudioei erantzuten die, kontzentrazio-esparruetako presoei eman zieten tratamendu ankerragatik, hala nola Josef Mengele doktorearen esperimentu medikoengatik.

Nurenbergeko Kodea 1947ko abuztuaren 20an argitaratu zen, Nurenbergeko Epaiketak ospatu ondoren (1945eko abuztua eta 1946ko urria bitartean). Bertan, gizakiengan egindako esperimentazio medikoaren printzipio orientagarriak jasotzen dira, izan ere, epaiketan zehar akusatuetako batzuek argudiatu zuten esperimentuak eta gerra aurretik egindakoak oso desberdinak zirela, ez baitzegoen esperimentuak legezko edo legez kanpoko gisa sailkatzen zituen legerik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Bioetika Hiztegia] [2016]
  2. Euskalterm: [Saiakuntza Klinikoak Hiztegia] [2020]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.