Edukira joan

Nurjon Iulaxeva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nurjon Iulaxeva
Bizitza
JaiotzaMargilan (en) Itzuli, 1913
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMargilan (en) Itzuli1929ko ekainaren 1a (15/16 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: honor killing (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta aktorea

Nurjon Iulaxeva (1913 - 1929ko uztailaren 1a) Uzbeko herriko dantzaria izan zen XX. mendearen hasieran. Nurjon Uzbekistango ekialdeko Ferganà haranean jaioa, aurpegia belo islamiarrez estali gabe dantzan egin zuen Uzbekistango lehen emakumeetako bat izan zen.

Nurjon Iulaxevak gazterik ihes egin zuen etxetik, errusiar dantza talde batekin elkartzeko. 1929an belorik gabe dantzatzera ausartu zelako hil zuen bere nebak labankadaz, aitaren aginduz.

Sobietar agintariek ohoreak egin zizkioten Nurjoni, emakumeen emantzipazioaren heroi gisa eta uzbeko herriko emakumeentzako eredu bezala gizarte sozialista berrian. Milaka pertsona joan ziren hiletara, eta emakumeek beloa kendu zuten hilkutxaren aurrean. Aita eta neba hilketagatik epaituak eta exekutatuak izan ziren, eta herriko burua (ming-boshi) eta bertako mulá erbesteratuak.

Marguilanen, bere jaioterrian, estatua bat eraiki zen bere omenez, bere heriotzaren ondoren.

Nurjonen monumentua Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista Uzbekistango estatu independente izendatu eta gutxira bota zuten 1991ko abuztuaren 31n.[1] Neska honen estatua garai postsobietar, kontserbadore eta tradizionalistagoetarako «eragozgarri» epaitua izan zen. Hala ere, Ferganá hirian bada oraindik bere izena daraman zinema-areto bat.[2]

Nurjonen figura izan zen protagonista nagusia Kamil Yashinek Stalinen garaietan idatzitako antzezlan sobietar batean.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Colin Thubron, The Lost Heart of Asia, Vintage Books, 1994 (Ingelesez)
  2. Days of the Uzbek National Cinema Arts en Margilan. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]