Nusrat Fateh Ali Khan
Nusrat Fateh Ali Khan | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Faisalabad, 1948ko urriaren 13a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Londres, 1997ko abuztuaren 16a (48 urte) |
Hobiratze lekua | Faisalabad |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Aita | Fateh Ali Khan |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | urdua |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea, musika-irakaslea, storyteller (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | qawwali (en) ![]() ghazal (en) ![]() |
Musika instrumentua | Harmoniuma ahotsa |
Diskoetxea | Real World Records (en) ![]() EMI Virgin Oriental Star Agencies (en) ![]() Rehmat Gramophone House (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Nusrat Fateh Ali Khan (urduz: نصرت فتح علی خان; punjaberaz: ਨੁਸਰਤ ਫਤਹਿ ਅਲੀ ਖ਼ਾਨ; Faisalabad, Pakistan, 1948ko urriaren 13 – Londres, 1997ko abuztuaren 16) jatorri sufiko kantari pakistandarra izan zen. Qawwali kantu erlijiosoaren Asiako interprete onenaren ospea du; kantu-mota hori musikazko trantzearen eta estasiaren bidez ezagutzara iristeko bidea da.
Laurogeiko hamarkadan, Europan eta Estatu Batuetan zehar kontzertuak ematen hasi zen. Frantzian izan zuen arrakastarik handiena, eta Ocora diskoetxeak haren kontzertu batzuk argitaratu zituen, giro modernoetan arrakasta handia izan zutenak. Peter Gabrielek lehen WOMAD jaialdietarako kontratatu zuen, eta Londrestik mundu osora hedatu zen haren ospea; 1990ean Nusrat Fatehren lan berri bat ekoitz zezan proposatu zion Peter Gabrielek Michael Brok kanadar abangoardistari bere Real World diskoetxean. Mustt Mustt izan zen elkarlan horren emaitza, ohiturazko qawwali sufia teknologia aurreratuenarekin eta diskotekako erritmoekin nahasten dituena. Arrakasta are handiagoa izan zuen Massive Attack taldeak gai hori trip-hoparekin nahasi zuenean. 1996an, beste disko arrakastatsu bat egin zuen Michael Brook ekoizlearekin, Night song, tradizioa eta teknoa biltzen dituena. Haren musika mendebaldeko film askoren soinu-bandetan erabili da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.