Gau-saguzar txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nyctalus leisleri» orritik birbideratua)
Gau-saguzar txiki
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaChiroptera
FamiliaVespertilionidae
GeneroaNyctalus
Espeziea Nyctalus leisleri
(Kuhl, 1817)
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Zabalera29 cm
Eguneko zikloagaueko

Gau-saguzar txikia edo Leisler saguzarra (Nyctalus leisleri) Euskal Herrian topa dezakegun saguzar espeziea da.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaina du; belarriak zabalak, hiruki formakoak eta bazter kiribildua dutenak.

  • Pisua: 13g eta 20g artean.
  • Luzera: 48mm eta 68mm artean.
  • Hegal-luzera: 260mm eta 320mm artean.

Bizigunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau kanpotarra da, hau da, urte osoan zehar leize-zuloetatik kanpo bizi da (haitzulotarrek ez bezala). Zuhaitz zuloetan babesten da, makurtua; eta beraz, ez sabaitik zintzilik saguzar askok bezala.

Portaera eta elikagaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta udaberrian, emeek ehunka kilometroko migrazioak burutzen dituzte.

Lepidopteroak eta koleopteroak (kakalardoak) ehizatzen dituzte, basoen gainean hegan eginez edo zuhaitz handien inguruan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]