Nyköping

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nyköping
Nyköping
 Suedia
Stora torget i Nyköping.JPG
Nyköping vapen.svg
Administrazioa
Herrialdea  Suedia
Konderria Södermanlandeko konderria
Södermanland Probintzia
Izen ofiziala Nyköping
Jatorrizko izena Nyköping
Geografia
Koordenatuak 58° 45′ 30″ N, 17° 01′ 06″ E / 58.758237101014°N,17.018465817262°E / 58.758237101014; 17.018465817262Koordenatuak: 58° 45′ 30″ N, 17° 01′ 06″ E / 58.758237101014°N,17.018465817262°E / 58.758237101014; 17.018465817262
Nyköping hemen kokatua: Suedia
Nyköping
Nyköping
Nyköping (Suedia)
Azalera 13,43 km²
Altuera 20 m
Demografia
Biztanleria 29.891 bizt. (2017-12-31)
Dentsitatea 2.225,69 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1187
Ordu eremua Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Notodden, Nykøbing Falster Itzuli, Salacgrīva Itzuli, Vyborg eta Lauf an der Pegnitz
http://www.nykoping.se

Nyköping (suedieraz nyːˈɕœpɪŋ ahoskatua) Suediako ekialdeko hiria eta Södermanlandeko konderriko hiriburua da. 2010ko erroldaren arabera 29.891 biztanle ditu.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nyköping izenak "merkatu berria" esan nahi du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stockholm hiriburutik 100 kilometro hego-mendebaldera kokaturik dago, Itsaso Baltikoaren kostaldetik oso gertu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 2000 urtearen inguruan dagoeneko populatua izan zenaren aztarnak aurkitu dira. 1187an sortu zen Suedia izan aurreko erresumetako baten hiriburua izateko. XIII mendean gotorlekua eraikitzen hasi ziren, gerora Suedia osoko gotorleku gogorrena izango zena. 1317an Nykökingeko oturuntza gertatu zen, bertan Birger erregeak bere anai biak preso hartu eta gosez hil arte atxilo eduki zituen. 1444an hiri estatusa lortu zuen.

XVII mendean Karlos IX.a Suediakoak bertan ezarri zuen bere egoitza eta Nyköping Suediako hiriburu bihurtu zen. Hiria une gorenean zegoen baina 1665ean sute handi bat gertatu zen eta hiriaren zati handiak kaltetu zituen, gotorlekua barne. 1719an Errusiarrek erasotu eta hiria suntsitu egin zuten. Guztia berreraiki behar izan zen, gaur egun duen diseinuarekin.

Nyköping azkar industrializatu zen eta XIX mendean ehungintza zen jarduera nagusia. 1879an esne marmiten lantegia ireki zen eta XX mendearen hasieran altzarigintza eta autogintza faktoriak ere ireki ziren. 1941 eta 1980 artean Suediako Aire Armadaren egoitza izan zen eta gaur egun Stockholm Skavsta Aireportua bertan dago.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Nyköping)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0 0 6 10 16 20 23 22 16 11 5 2 10.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5 -5 -3 1 6 10 13 12 8 4 1 -4 3.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 40.8 27.2 28.2 32.2 33.1 46.0 66.4 58.4 56.7 50.8 56.2 49.0 544.9
Iturria: SMHI.se[1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nyköping Aldatu lotura Wikidatan
  •   , http://www.smhi.se/klimatdata/meteorologi/temperatur .