Nylonaren istiluak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nylonaren istiluak
Irudia
MotaIstilu
Denbora-tarte1945eko abuztua - 1946ko martxoa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Nylonaren istiluak edo nylonezko galtzerdien istiluak (ingelesez: Nylon riots) 1945eko abuztu eta 1946ko martxo bitartean nylonezko galtzerdien urritasunaren ondorioz Ameriketako Estatu Batuetako hainbat saltokitan gertatu ziren istiluei deritze.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrerkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939an DuPont etxea nylonezko lehen galtzerdiak saltzen hasi zen. Produktu berriak berehalako arrakasta lortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetan azkar hedatuz.[2]

Bigarren Mundu Gerran zehar Japoniako zetaren hornikuntza eteten zen maiz. Hori dela eta, Ameriketako Estatu Batuek Japoniako zeta inportatzeko arazoak izan zituzten. Ondorioz, DuPont enpresak Ameriketako Estatu Batuetako armada konbentzitu zuen nylona erabil zen, honako hay zeta baino erabilgarriagoa zela argudiatuz. Pixkanaka nylonezko ehunek geroz eta erabilera handiagoa izan zuten gaiaren elastikotasunagatik, txikiagotzeen eta sitsen kontrako babesagatik.

1941an Ameriketako Estatu Batuak Bigarren Mundu Gerrara sartu zirenean, gobernuak gerra-ekonomia ezarri zuen eta baliabide ugari bideratu zituen gerrarako ekoizkinak sortzeko. 1942ko otsailaren 11an AEBtako Gerra Ekoizpenerako Batzordeak (WPB) nylonezko galtzerdiak merkatutik kendu zituen eta DuPont etxeak ekoitzitako nylona produktu militarrak egiteko erabili zen, hala nola paraxutak eta paraxut-kordak.[3]

Istiluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istiluak 1945eko abuztu eta 1946ko martxo bitartean gertatu ziren. 1945eko abuztuan, Japoniaren errendizioa gertatu eta zortzi egun geroago, DuPontek nylonezko galtzerdiak berriro ekoizteari ekingo ziola iragarri zuen.[1] Albisteak arrakasta izan handia izan zuen. DuPontek urtean 360 milioi galtzerdi pare saltzeko gai izango zela aurreikusi zuen, baina zenbakiak ez zetozen bat errealitatearekin. Produkzioan gertatutako atzerapenek nylonezko galtzerdien urritasuna eragin zituen, eta ondorioz istiluak piztu ziren.

Liskarrik larrienetako bat Pittsburghen gertatu zen. 40.000 emakume inguruk 13.000 galtzerdi-pare erosteko ilara egin zuten. Erosleen arteko lehiak, borrokak piztu zituen. DuPontek urte erdi baino gehiago behar izan zuen eskaria asetzeko. Eskariaren asetzearekin batera, liskarrak amaitu ziren.

Nylonezko galtzerdien urritasunak iraun zuen bitartean, hauen salerosketa izugarri hazi zen merkatu beltzean.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Meikle, J. L.. (1995). American Plastic: A Cultural History. Rutgers University Press ISBN 9780813522340..
  2. (Ingelesez) Rothman, Lily. (2014-10-24). «The War That Shaped Women's Legs» Time (Noiz kontsultatua: 2020-09-01).
  3. (Ingelesez) Kativa, Hillary S.. (2016-10-03). «Synthetic Threads» Science History (Noiz kontsultatua: 2020-09-01).
  4. (Ingelesez) Spivack, Emily. (2012-09-04). «Stocking Series, Part 1: Wartime Rationing and Nylon Riots» Smithsonian Magazine (Noiz kontsultatua: 2020-09-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]