Edukira joan

Nymphalis antiopa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nymphalis antiopa
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaHexapoda
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaNymphalini
GeneroaNymphalis
Espeziea Nymphalis antiopa
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
OstalariaMakal, urki, Betula dahurica, Urki dilindari, Betula platyphylla, Celtis, Populus grandidentata, Populus maximowiczii, Populus ×canadensis, Mingarratz txiki, Sahats, Salix bebbiana, Ahuntz-sahats, Salix discolor, Salix lucida, Salix lutea, Salix pentandra, Spiraea alba, Urki hori, Urki nano, Populus × jackii, Populus deltoides, Salix amygdaloides, Sahats arrunt, Salix nigra, Ulmus parvifolia, Haltz, Haltz zuri, Betula ermanii, Celtis laevigata, Celtis occidentalis, lupulu, Fraxinus americana, Zurzuri, Makal beltz, Populus tremuloides, Salix exigua, Zume zuri, Salix phylicifolia, Zume jator, Sahats hauskara, Salix jepsonii, Sorbus, Urki zuri, Salix candida, Salix integra, Salix sericea eta Sparganium
Zabalera62 mm

Nymphalis antiopa Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Europan, Asian eta Ipar Amerikan aurkitzen da, Euskal Herrian ere bai.[1]

Lineok deskribatu zuen 1758. urtean, Systema Naturae liburuan. Papilio antiopa izena eman zion.[2]

Europan dauden tximeleten artean handienetakoa da, 62-70 mm arteko hegal-zabalera du. Emea handiagoa da arra baino.[2]

Hegalen gainaldea gaztaina kolore ilunekoa da eta hori-krema koloreko banda zabal bat du ertzetan. Denboran aurrera egin ahala banda hori zurituz doa. Banda horren ertzean puntu urdin-moreak ditu beltzez inguraturik. Hegalen azpialdea beltza da eta banda hori-zuria du.[2]

Beldarra beltza da, puntu txiki zuri ugari dituena. Bizkarraldean orban gorriak ditu eta gorputz guztia arantza zorrotzez estalirik du.[2]

Helduak martxoa eta uztaila artean (hibernatu duten aleak) eta uztailetik irailera (urteko aleak) ikusten dira.[3]

Helduen zuhaitzetako zuloetan edo arroka arteko arrakaletan hibernatzen dute. Toki fresko eta ilunak aukeratzen dituzte.[3] Hibernazioaren ondoren emeak arrautza lerroak jartzen ditu, uztai itxuran, zuhaitzetako adarretan. Beldarra taldean ibiltzen da eta jaio diren zuhaitzak erabat hosto gabe uzteko gai dira. Sahatsak (Salix alba, Salix cinerea, Salix atrocinerea, Salix caprea, Salix aurita, Salix viminalis), makalak (Populus tremula, Populus alba, Populus nigra), urkiak eta zumarrak aipatu izan dira haien elikadurarako espezie.[2]

Basoen argiunetan, bide ertzetan, haranetan, mendietako eremu zabaletan eta ur ertzeko basoetan aurkitzen da, itsas mailatik hasi eta 2.000 metrotako altuera arte.[2]

Oso hegalari ona da eta migrazioan distantzia luzeak egiteko gai da.[3]

Helduak loreetako nektarraz, zuhaitzen izerdiaz, fruita oso helduaz, lokatzaz eta ongarriaz ere elikatzen dira.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-26).
  2. a b c d e f (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Nymphalis antiopa (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-08-26).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Jose. (2014-08-07). «Nymphalis antiopa, antiopa» Guadarramistas (kontsulta data: 2025-08-26).
  4. (Ingelesez) «Antíope (Nymphalis antiopa)» Picture Insect (kontsulta data: 2025-08-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]