Edukira joan

Nymphalis polychloros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nymphalis polychloros
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaHexapoda
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaNymphalini
GeneroaNymphalis
Espeziea Nymphalis polychloros
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
OstalariaZumar, Makal, Sagarrondo, Haritz, Sahats, Ahuntz-sahats, Sorbus, udareondo, Almeza, Zurzuri, Sagarmin, Gingondo eta Ziklamen

Nymphalis polychloros Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Europan, Asian zehar Himalaia mendikateraino eta Afrika iparraldean aurkitzen da[1], Euskal Herrian ere bai.[2]

Lineok deskribatu zuen 1758. urtean, Systema Naturae liburuan. Papilio polychloros izena eman zion.

Tamaina handiko tximeleta da, 54-64 mm arteko hegal-zabalera du. Hegalen gainaldea laranja kolorekoa da eta orban beltz ugari ditu, batez ere aurreko hegaletan. Hegalen ertzak ere ilunak dira. Atzeko hegalen amaieran ilargi erdi itxurako orban urdinen lerroa du. Hegalen azpialdea marroi iluna da, banda argiago batzuk dituen arren.[3]

Asun-tximeletarekin nahastea ohikoa da, oso antzekoak baitira, baina Nymphalis polychloros handiagoa da.

Beldarra beltza da, puntu txiki zuri ugari dituena. Arantza zorrotz laranjak ditu.

Helduak otsaila eta maiatza artean (hibernatu duten aleak) eta ekainetik urrira (urteko aleak) ikusten dira. Emeak arrautza mordoak ezartzen ditu zuhaitzen adarretan. Beldarrak taldekoiak dira eta jaio diren zuhaitza hosto gabe uzteko gaitasuna dute. Zumarrak, makalak, sahatsak, elorriak, madariondoak, sagarrondoak... dira beldarren bazka landare.[3]

Helduak hibernatu egiten du zuhaitzen zuloetan, eraikinetan, egur-pilatan, leizetan edo antzeko toki fresko eta bakanetan.[3]

Habitata eta elikadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoen argiunetan eta uretatik hurbil dauden baso eremuetan agertzen da, itsasoaren mailatik 1.00 metrotako altuera arte. Zumarrarentzako izurria izan daiteke. Helduak usteltzen ari den fruitatan eta zuhaitzen izerditan ikusten dira elikatzen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Nymphalis» www.nic.funet.fi (kontsulta data: 2025-08-26).
  2. «Sistema de Información de la Naturaleza de Euskadi» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-26).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Nymphalis polychloros (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-08-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]