Nynke Laverman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nynke Laverman

Bizitza
JaiotzaWeidum (en) Itzuli1980ko apirilaren 14a (43 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

nynkelaverman.nl
IMDB: nm2868175 Facebook: NynkeMusic Twitter: nynkelaverman MySpace: nynkelaverman Souncloud: nynke-laverman Spotify: 2fCgHTpucm5oIi2fD44h0N Last fm: Nynke+Laverman Musicbrainz: fee70253-6252-4552-8966-86ccf3094e94 Songkick: 58278 Discogs: 1189158 Allmusic: mn0001983103 Edit the value on Wikidata

Nynke Laverman (Weidum, Frisia, Herbehereak, 1980eko apirilaren 14a- ) abeslari, aktore eta olerkari herbeheretarra da. Hainbat herrialdetan bizi izan da eta bakoitzean jasotako esperientziekin disko bana argitaratu du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an Amsterdamgo Arte Eskolan kantuan graduatu zen. Portugalen bizi izan zen denboraldi batez eta Jan Jacob Slauerhoff poeta herbeheretarraren olerkiak frisierara itzuli eta fado bihurtuz kantatu zituen[1]. Ondoren Frida Kahloren inguruko dokumentala ikusi eta Mexikora joan zen. De Maisfrou ("artoaren emakumea") diskoa sortu zuen, espainiarrak iritsi aurreko kondaira eta mitologian oinarrituriko abestiekin[1]. Hirugarren diskoa Mongolian familia nomada batekin bizi zeneko esperientziak kantatu zituen eta Nomade izena eman zion. Disko honekin "Edison Saria" jaso zuen[1].

Alter diskoa Madrilen grabatu zuen eta nazioarteko sona izan zuen. Wachter ("zaintzailea") zaintzari omenaldi bat da eta Plant diskoan gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremanak landu zituen[2].

Tarteka hainbat filme herbeheretarretan ere hartu du parte[3].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sielesâlt (2004)
  • De Maisfrou (2006)
  • Nomade (2009)
  • Alter (2013)
  • Wachter (2016)
  • Plant (2021)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2005 Eilandgasten Zangeres
2006 Het zwijgen Maartje van de slager
2007 Pauw & Witteman Bere burua Telesaila, atal bakarra
2012 Tien Bere burua Dokumentala

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) sergiomonsalvoc, Autor. (2018-12-17). «NYNKE LAVERMAN» CON LOS AUDÍFONOS PUESTOS (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Nynke Laverman» Discogs (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  3. «Nynke Laverman» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]