O-Shakushi
O-Shakushi | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1983 |
Komisarioa | Miyajima (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | zurra |
Dimentsioak | 270 (![]() ![]() |
Pisua | 2.500 kilogramo |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Japoniako prefekturak | ![]() |
Japoniako hiria | Hatsukaichi |
Koordenatuak | 34°17′48″N 132°19′17″E / 34.29678362°N 132.32148828°E |
![]() | |
O-Shakushi izena du munduko arroz koilara handienak.[1] Miyajima uhartean (Hatsukaichi, Hiroshima) ikusgai dagoen shamoji handi bat da, arrozarekin erabiltzeko koilara bat. Inguruko erakarpen turistikoa ere bada (gertu dago Japonia osoko gune ezagunenetako bat ere, Itsukushimako atea).
Shamoji koilarak Miyajima uharteko artisautzaren adibide ezaguna dira. Kondaira batean biltzen da langintza, Seishin izeneko monje budista batek Benzaiten jainkosa (Sarasvati indiarraren parekidea) ikusi zuelakoan amets batean, halako koilara magiko batekin: uharteko bizilagunei era horretako shamoji koilarak egiten irakatsi zien gero monjeak.[2]
Ale erraldoi hau Udalak Miyajima Artisautza Kooperatiba Elkarteari eskatuta egin zen: bi urte eta 10 hilabete behar izan zituzten 1980ko maiatzetik 1983ko martxora arte koilara sortzeko. 200 urteko zelkoba zuhaitz baten zura erabili zen shamojia egiteko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) JAPANquickies. (2016-12-19). «The World’s Largest Shamoji» JAPANquickies (kontsulta data: 2024-10-19).
- ↑ (Ingelesez) «World's Largest Rice Scoop» Atlas Obscura (kontsulta data: 2024-10-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Japonierazko Wikipediako «世界一の大杓子» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-05-10eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.