OGLE-2016-BLG-1190Lb

Wikipedia, Entziklopedia askea
OGLE-2016-BLG-1190Lb
Artist’s conception of a brown dwarf like 2MASSJ22282889-431026.jpg

Nano marroi baten irudikapen artistikoa

Izar nagusia
Izarra

OGLE-2016-BLG-1190L

Konstelazioa

Sagittarius

Igoera zuzena

17h 58m 53.0s

Deklinazioa

−27° 36′ 49″

Distantzia kosmikoaren eskailera

22,000 ly

(6770.0 pc)

Izar Mota

Nano horia

Masa

0.88 M

Ezaugarri fisikoak
Masa

13.38 Mj

Elementu orbitalak
Ardatzerdi handia

2.17 AU

Eszentrikotasuna

0.42

Orbita periodoa 1223.6 egun
Makurdura orbitala

41.2°

Igarotze denbora

2456989.8 (?) Juliotar egun

Aurkikuntzari buruzko informazioa
Aurkikuntza data

2017

Aurkitzaileak

Ryu, Y.-H. et al

Aurkikuntza metodoa

Mikrolente grbitazioa

Aurkitu zuen tresna

Spitzer espazio teleskopioa

Aurkikuntzaren egoera Argitaratuta
Erreferentziak
Extrasolar Planets

Encyclopaedia

Klik egin

SIMBAD

Klik egin

Exoplanet Archive

Klik egin

OGLE-2016-BLG-1190Lb masa ikaragarria duen exoplaneta bat da, Jupiterren masa 13,4 aldiz  biderkatuta lor dezakegu objektu honen masa. Astronomoek oraindik ez dakite seguru nolako objektua den OGLE-2016-BLG-1190Lb, planeta bat izateko masiboegia baita eta nano marroi bat izateko txikiegia, azken objektu hauen ezaugarririk ere ez zaizkio atzeman. Nano hori motako izar baten inguruan biraka dabil, Lur planetatik 22 arg- urtera, Sagittarius konstelazioan, Esne Bidearen barnealdean.

Bestalde, gorputz arraro honek beste berezitasun bat gehiago gorde digu, astronomoek egin dituzten ikerketek erakutsi baitute, biraka dabilen izarretik, OGLE-2016-BLG-1190L, hurbilegi dagoela. Izar nagusitik daukan hurbiltasun handiak ezinezko bilakatzen du planeta bat izatea, edozein planeta gune honetan ezingo litzakeelako mantendu, grabitatearen ondorioz izar nagusiak irentsiko lukeelako.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izar nagusia 2016ko ekainean aurkitu zen, Optical Gravitational Lensing Experiment-en (OGLE) laguntzarekin. Handik egun gutxira, Spitzer espazio teleskopioak mikrolente gertakizunen bitartez izar hau behatu zuen. Spitzerrek metodo honen bidez aurkitu duen lehen gorputza da OGLE-2016-BLG-1190Lb, baina garrantzitsuena da, aiptautako gorputza lehenengo gorputza dela nano marroi eta planeta baten masaren artean dagoena. Hainbat astronomoen ustez, objektu hau aurkitu den mota berri bateko lehen objektua da, ezin delako ez planeta gisa sailkatu eta ezta nano marroi gisa ere, lehen aipatutako arrazoiez gain, ez duelako argirik sortzen.

Alderaketa: nano marroi gehienek Jupiterren tamainaren antzekoa dute, bakarrik %10-15 handiagoa. Bestalde, masari dagokionez, Jupiterren masa baino 80 aldiz handiagoa eduki ohi dute,dentsitate handiaren ondorioz. Eguzkia ez dago eskala, berez askoz handiagoa da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]