ORCID

ORCID iD (Open Researcher and Contributor ID ingelesez) jabetzarik gabeko kode alfanumeriko bat da, argitalpen zientifikoen egileak identifikatzeko erabiltzen dena.[1][2][3][4][5] Arazo bat gertatzen da egile baten ekoizpen osoa bildu nahi denean, bizitzaren zehar egile baten argitalpenetan egile-izen diferente batekin azal daiteke. Izena aldatu duelako, idazkera sistema diferente batean idatzita dagoelako, ezkontzean izena aldatu duelako... ORCID kode honek pertsonak identifikatzeko modu iraunkor bat ematen du, antzekoak dira jakintza-edukiekin lotutako entitateak erreferentziatzeko sortu izan diren objektu-identifikatzaile digitalak (DOI, Digital Object Identifier)[6].
ORCID erakundeak, ORCID Inc., erregistro ireki eta independente bat eskaintzen du, de facto estandarra izan nahi duena argitalpen akademikoetako egile-identifikazioa egiteko. ORCIDek 2012ko urriaren 16an abian jarri zuen bere erregistro-zerbitzuak[7][8] eta hasi zen erabiltzaile-identifikatzaileak erabiltzen.
Hamasei digituk osatzen dute ORCID bat[9].
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stephen Hawking britaniar fisikari eta astronomoaren ORCID identifikatzailea 0000-0002-9079-593X da[10].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Editorial (2009). "Credit where credit is due". Nature. 462: 825. doi:10.1038/462825a.
- ↑ ORCID website.
- ↑ Butler, Declan. (2012-05-01). «Scientists: your number is up» Nature 485 (7400): 564–564. doi: . ISSN 1476-4687. (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Team, Impactstory. (2014-04-10). «Ten things you need to know about ORCID right now» OurResearch blog (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ Interview with Alice Meadows, Director of Communications for ORCID (2015). "ORCID – Unique Author Identifier". ChemViews magazine. doi:10.1002/chemv.201500088.
- ↑ (Ingelesez) Polischuk, Patrick. «ORCID auto-update» Crossref (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Haak, Laure. (2012-10-16). «ORCID Launches Registry» ORCID (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ (Nederlanderaz) «SURF Communities verbindt mensen | SURF Communities» communities.surf.nl 2023-11-17 (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ «ORCID - ehuBiblioteka - UPV/EHU» ehuBiblioteka (kontsulta data: 2023-11-19).
- ↑ «Stephen Hawking. ORCID» orcid.org (kontsulta data: 2023-11-17).