O Cebreirotik Triacastelara (Donejakue bidea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromesak, Jose Maria Acuñaren eskulturaren parean.

Donejakueren Frantses Bideko hogeita seigarren etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiziako lehen etapa, Anaresko Mendilerroan barna doana. Funtsean, lurrezko pistetan aurrera egingo dugu, LU-633 errepide probintzialaren ardatzari jarraituz Alto do Poio arte, aldapa labur eta gogor batetik iristen garela bertara. Baina orokorrean, desnibelak neurrizkoak dira. Gero, Triacastelaraino jaitsiera jarraitua da. Etaparen lehen bi herenak 1.200 metroko kotatik gora igarotzen dira, negu aldera elurteak, lainoa, haizeteak eta tenperatura baxuak ohikoak direla.[1]

O Cebreirotik Triacastelara: 21,21 km.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiziako Xuntako aterpetxearen ostean hasten den lurrezko pista bat hartuko dugu gorantz, eta Liñaresera iritsiko gara.

Hospital da Condesa

3,3. Liñares. Bidea jarraituz San Roke muinora iritsiko gara. Han, brontzezko eskultura bat dago, erromes batek haizearen kontra egiten duena, Jose Maria Acuña eskultore galiziarraren obra enblematikoena. LU-633 errepidearen eskuinetik jarraituko dugu Hospital da Condesaraino.

5,7. Hospital da Condesa. Zuzen jarraitu LU-633 errepidearen ondoko bide batetik, Sabugosko errepidera iritsi arte, eta hortik Padorneloraino jarraituko dugu.[2]

8,1. Padornelo (Piedrafita do Cebreiro). Herrixka igaro ondoren, aldapa gogor bat igoko dugu Alto do Poioraino. Lurrezko bide batetik jarraituta Fonfriara iritsiko gara, hortik O Biduedora jaisten segitzeko.

14,3. O Biduedo. Gurutzatu eta lurrezko pista batetik aurrera jarraituko dugu, beti jaisten, inguruko haranetako bista ederrekin gozatuz, Fillobalera iritsi arte.

17,2. Fillobal. Irteeran behera eginaz, Pasantes herrixka zeharkatuko dugu, bide ohiantsu batetik jarraituz. Ibarraren hondoan Triacastela ikusten da, sarreran Xuntako aterpetxea duela.

21,21. Triacastela.[3]

Donejakue Bidea Triacastelatik barna.

Triacastela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cancelo izeneko eremuan Eirosko Koba dago. Bertan Homo neandertlalensis espeziearen hondakinak aurkitu ziren, eta hamar mila erregistro eta pieza baino gehiago berreskuratu dira. Duela 40.000 urte Galizian bizi izan ziren ehiztarien eta biltzaileen komunitateak aztertzeko erreferentzia-aztarnategietako bat bilakatu da.

Aterpetxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilienak bi dira: Galiziako Xuntako “Triacastelako erromesen aterpetxea” da, herriaren sarreran; bertan 56 lagun sartzen dirla hamalau logela partekatutan. Bestea “Aitzenea aterpetxea” da, pribatua eta oso estimatua, 38 ohe dituena bost logela partekatutan. Gidetako beste aterpetxe batzuk honakoak dira: Berce do Camiño, Refugio del Oribio, A Hosta de Abel eta Atrio aterpetxeak, eta Complexo Xacobeo zein Lemos ostatuak.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Pombo Rodriguez, Anton. (2019). El Camino de Santiago en tu mochilla. Camino francés. Anaya Touring ISBN 9788491580997..
  2. (Gaztelaniaz) Baz Uriarte, Edurne. (2018). Camino de Santiago de cerca. Planeta, Barcelona ISBN 9788408194538..
  3. (Gaztelaniaz) Contreras Gil, Francisco. (2021). Guía mágica del Camino de Santiago. Luciérnaga ISBN 9788418015571..
  4. (Gaztelaniaz) Mencos Arraiza, Carlos. (2018). Cien cosas que hay que saber del Camino de Santiago. Lectio ISBN 9788416918393..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]