Obihiro (Hokkaido)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Obihiro
帯広市
 Japonia
ObihiroMainSummer.jpg
Flag of Obihiro, Hokkaido.png
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Prefetura
Suprefetura
Hokkaido
Hokkaido
Tokachi
Jatorrizko izena 帯広市
Geografia
Koordenatuak 42° 55′ 25″ N, 143° 11′ 48″ E / 42.923611111111°N,143.19666666667°E / 42.923611111111; 143.19666666667Koordenatuak: 42° 55′ 25″ N, 143° 11′ 48″ E / 42.923611111111°N,143.19666666667°E / 42.923611111111; 143.19666666667
Obihiro (Hokkaido) hemen kokatua: Japonia
Obihiro (Hokkaido)
Obihiro (Hokkaido)
Obihiro (Hokkaido) (Japonia)
Obihiro in Hokkaido Prefecture Ja.svg
Azalera 618,94 km²
Demografia
Biztanleria 166.271 bizt. (2019ko irailaren 30a)
Dentsitatea 268,64 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0155
Ordu eremua UTC+09:00 eta Japan Standard Time Itzuli
Hiri senidetuak Seward, Chaoyang, Madison, Ōita, Matsuzaki Itzuli eta Tokushima
http://www.city.obihiro.hokkaido.jp/ www.city.obihiro.hokkaido.jp

Obihiro (japonieraz: 帯広市 Obihiro-shi?) , Hokkaidoko seigarren hiria da, Tokachi suprefeturako hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 168.007 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokachi suprefeturaren barnealdean kokaturik dago, Satsunai eta Tokachi ibaiek bat egiten duten tokian. Japonia osoko ibai garbienak izatearen fama dauka Obihirok, izan ere 1991ean Tokachi ibaia Japoniako ibai garbiena izendatu baitzuten. Bitxia da ainuerazko Tokachi izenak "ibai lehorra esan nahi baitu. Gaur egun ere bere ibilbidearen zati gehienean sakonera txikiko ibaia da.

1974an Obihiro ondoan aisialdirako eremua prestatzeko basoa sortzea erabaki zen eta 1975 eta 2004 artean hiritarrek beraiek landatu zituzten zuhaitzak "zuhaitz landaketa jaialdia" (市民植樹祭) kanpainaren barnean. Lorturiko basoaren izena Obihiro no Mori da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1883ko maiatzean Benzō Yodak sortu zuen lehenengo asentamendua eta 1886rako dagoeneko bi zubi eta errepidea eraikiak zeuden. 1905ean trena iritsi zen eta 1932an aireportua ere inauguratu zuen. Honi esker hurrengo urtean hiri estatusa lortu zuen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko jarduera nekazaritza da. Obihiron garia, patatak, erremolatxa eta babarrunak ekoizten dira.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ban'ei zaldi lasterketa: zaldiek tiraturiko gurdien 200 metrotako lasterketa da eta tartean bi muino ditu.
  • Jaialdiak:
    • Heigen matsuri (平原まつり): "Lautadako jaialdia" da. Abuztuan ospatzen da eta hiriko kaleetan desfileak egiten dira.
    • Kiku matsuri (菊まつり); "Krisantemoaren jaialdia" da. Urrian ospatzen da eta Obihiroko parke nagusian milaka krisantemo landatzen dira.
    • Kōri matsuri (氷まつり): "izotzaren jaialdia" da. Izotzezko eskulturak egiten dira.
  • Kita no Yatai: Mundu guztiko jatetxeak dauden kalea da.
  • Janaria:
    • Butadon: Txerrikia arrozarekin bertako saltsa bereziaz apaindua.
    • Jingisukan: Aharia arrozarekin eta saltsa bereziarekin. Izena Genghis Khanen omenezkoa da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Obihiro (Hokkaido) Aldatu lotura Wikidatan