Objektibismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Objektibismoa Ayn Rand (Alisa Zinovievna Rosenbaumen ezizena, San Petersburgo, 1905-New York, 1982) judutar jatorriko errusiar-estatubatuar idazle eta filosofoak garatutako filosofia sistema bat da, metafisika, epistemologia, etika, politika eta estetikan iritzi propioak aurkezten dituena. Gizakiaren gogotik independentea den errealitate bat dagoela dio, gizakia errealitate honekin zentzumenen bidez kontaktuan dagoela, eta ezagutza arrazoiaren (edo identifikazio ez kontraesankorra) bidez pertzepzio horren datuak prozesatuz lortzen duela. Errealitatea (gauzen izaera), soilik honi obedituta domeinatzen dela dio, bizitzaren helburu morala zoriontasunaren edo "interes propio arrazionalaren" bilaketa dela, helburu honekin bat datorren gizarte sistema bakarra kapitalismo hutsa dela (laissez faire kapitalismoa ere deitua), eta artearen papera gizakien bizitzan ideia metafisikoak uler daitekeen eta emozionalki erantzuna izan daitekeen forma fisiko (arte lan) bat bihurtzea dela.

Randek hau "Lurrean bizitzeko" filosofia bezala aurkezten du, errealitatean errotua, eta natura munduaren ezagutza lortzera bideratua, horretarako erlijioa baztertuz (ateismoa), eta gizakien arteko guztientzako onuragarria eta harmoniatsua den elkar eragin bat bilatzen da. Askorik ezagutzen ez den arren, objektibismoa eragin filosofiko garrantzitsu bat da egungo pentsamenduan, eta, aldi berean, eztabaidak sortzen ditu.

Objektibismoaren esentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ayn Randek objektibismoa "Lurrean bizitzeko" filosofia bezala deskribatu zuen.

« "Nire filosofia, funtsean, gizakiaren kontzeptua heroi bezala da, bere zoriontasunarekin bere bizitzako helburu moral bezala, lorpen produktiboarekin bere aktibitaterik nobleena bezala eta arrazoiarekin absolutu bakar bezala. »


Atlasen matxinada argitaratua izan baino gutxi lehenago, Ayn Randi objektibismoa hitz gutxitan laburtzeko eskatu zioten. Bere erantzuna honakoa izan zen:

« 1. Metafisika: errealitate objektiboa

2. Epistemologia: Arrazoia
3. Etika: Interes propioa
4. Politika: Kapitalismoa

»


Metafisika: Errealitate objektiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Natura, domeinatua izateko, obeditu egin behar da »


« Zeozer nahi izate soilak ez du errealitate bihurtuko »


« Errealitatea absolutu objektibo bezala existitzen da: gertaerak gertaerak dira, gizakien sentimendu, nahi, itxaropen eta beldurrengandik independenteki »


« Errealitatea jatorriaren emaitza da, eta hau errealitate absolutuaren lekuko »


Objektibismoaren metafisikaren funtsezko printzipioak honakoak dira:

  • Existentziaren nagusitasuna: Errealitatea giza kontzientziagandik independenteki existitzen dela ezartzen du.
  • Nortasun legea: Existitzen den guztiak izaera finko eta mugatu bat (Aristotelesek esandako A Aren berdina da) duela ezartzen du.
  • Kontzientziaren existentziaren axioma. Bat kontziente dela ezartzen du.
  • Kausalitate legea: Gauzek euren izaeraren arabera jokatzen dutela ezartzen du.

Epistemologia: Arrazoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Ezin duzu pastela jan eta kontserbatu »


Osotasuna bere zatiak baino gehiago da.

« Arrazoia (gizakien zentzumenek emandako pertzepzioak barneratzen eta identifikatzen dituen ahalmena) gizakiak errealitatea atzemateko duen baliabide bakarra da, bere ezagutza iturri bakarra, ekintzarako gida bakarra eta bizirauteko bere oinarrizko baliabidea. »

—Ayn Rand


Norbanako gizakiak errealitatearekiko kontzienteak euren zentzumenen bidez dira. Ez dago, beraz, "arrazionaltasun kolektiborik". Arrazoia da ezagutza lortzeko modu bakarra ("emozioak ez dira pentsamendu tresnak").

Etika: Norberekoikeria "arrazionala"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Norberekoikeria arrazionala

« Gizakia -gizaki bakoitza- helburu bat da bere beretasunean, ez beste batzuen helburuentzako baliabidea. Berez eta beretzako existitu behar du, gainontzekoengatik sakrifikatu gabe eta beste batzuk sakrifikatu gabe. Bere interes propioar, bere arrazionaltasun propioa eta bere zoriontasun propioaren bilaketa bere bizitzako helburu moral gorena da. »

—Ayn Rand


Ayn Randek norberekoikeria arrazionala bultzatzen zuen, hau da, balio objektiboetan oinarritutako autoestimu eta, beraz, sekula ez zezala izan gainontzekoen askatasuna eta bizitza mehatxatzeko helbururik izan. Ayn Randi, batzuetan, Friedrich Nietzscheren botere borondatearen kontzeptua plagiatua izana egotzi zaio, hala ez dena, egileak, alemaniar filosofoaren kontzeptu hau "norberekoikeria irrazionala" bezala definitzen bait du, norbere borondatea besteei inposatzea suposatzen du.

Ayn Randek gogotsu salatzen zuen norbere gutizia irrazionaletan erortzearen norberekoikeria irrazionala. Jokaera hau whim-worshipping (gutiziaren gurtza) deitzen zuen, eta hau praktikatzen zutenei "egorik gabeko norberekoiak" izena ematen zien.

Politika: Kapitalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Emaidazue askatasuna edo hil nazazue »


« Sistema politiko ekonomiko ideala laissez faire kapitalismoa da. Sistema honetan gizakiek, elkarren artean ez dute jabe eta esklabo bezala jokatzen, baizik eta merkatari bezala, elkartruke aske eta borondatezko bidez, elkarren onuran. Sistema honetan gizaki batek ere ez du beste batengandik baliorik lortuko indar fisikoa erabiliz, eta gizaki batek ere ez du beste batzuen aurka indar fisikorik erabiliko. Gobernuak soilik polizia bezala jokatuko du, gizakien eskubideak soilik mendeku bezala defendatuz eta soilik indar fisikoaren erabilera abiarazten dutenen aurka, gaizkileak eta atzerriko inbaditzaileak kasu. Kapitalismo hutseko sistema baten (halako egoerarik historian sekula gertatu ez den arren) estatua eta ekonomiaren arteko erabateko banaketa egon behar du, eliza ezta estatuaren arteko banaketaren kasuan gertatzen den arrazoi berengatik. »

—Ayn Rand


Ayn Randen arabera, kapitalismo hutsa existitzen den ekonomia sistemarik produktiboena eta ongizate gehien sortzen duena da. Baina, zioenez, honek ez du defendatua izateko arrazoi nagusia izan behar. Ayn Randen arabera, kapitalismoa, nagusiki, moralki defendatu behar da, eta ez praktikoki. Eta moral honen printzipioa norbanako guztien askatasuna errespetatzea litzateke, euren borondatez harremana dutenak eta elkarlanean aritzen direnak, eta ez inposatuta.

Bere arabera, gizarte sistema moral bakarra laissez faire kapitalismo hutsa da, gizakiek batzuk besteen kontra hasitako indarkeria eragotzi edo zigortzeko betebeharra duten erakundeak, justizia sistema, armada eta polizia, kudeatzera mugatuta dagoen gobernu batekin.

Estetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pola Negri femme fatale poloniarrari buruzko Ayn Randen lehen liburuaren azala, 2500 hitzekoa, 1925ean SESBean argitaratua.
« Arteak gizakiari gauzak izan beharko liratekeen moduan diren mundu baten bizitzeko aukera ematen dio. Esperientzia hau bereziki garrantzitsua da beretzako: bere salbamendu tresna psikologikoa da. Gizakiaren anbizioak mugarik ez duenez, bere balio bilaketa eta lorpena bizitza osoa irauten duen prozesu bat denez -eta zenbat eta goragokoak izan balioak are gogorragoa da borroka- gizakiak une bat, ordu bat behar, bere lana amaitua dela sentitzen duen tarte bat behar du, bere balioak arrakastatsuki beteak izan direla sentitzen duen unibertso baten bizitzeko zentzua. Atseden bat bezalakoa da, lorpen berrietara joateko gogoa erregaiz betetzeko unea. Arteak ematen dio erregai hau, poz metafisiko une bat, existentziaganako maitasun une bat. Itsasargi bat bezala munduko gurutzbide ilunen gainean altxatua, "hau posible da" esanez. »

—Ayn Rand


Objektibismoak gizakiaren izpirituarentzat teknologia bere bizitza materialarekiko den gauza bera dela defendatzen du, eta, beraz, arteak, gizakia, "izan behar duen eta izan beharko lukeen bezala" erakutsi behar du.

Objektibismoaren teoria estetikoak errealismo erromantiko deritzon eskola artistiko baten gauzatzen dira, gizakiak poz eta garaipen egoeretan agerrarazten dituena.

Objektibismoak gaur egungo arte guztia, halako artea ez dela dio, eta bere jatorria Immanuel Kantek mendebaldeko filosofian sartu nahi izan zuen ustelkeria filosofikoan duela.

Objektibismoaren kontrakorrontezko kontzeptuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Objektibismoaren kontzeptu batzuk harrigarriak dirudite eta azalpen apur bat behar dute.

Norberekoikeria bertute bat da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Objektibismoarentzat norberekoikeria arrazionala bertute bat da, eta edozein altruismo mota immorala da, ez baitago beste batzuen beharrak norbere behar arrazionalen aurretik jartzeko inongo arrazoi arrazionalik. Ayn Randentzat, norberekoikeria arrazoian eta hausnarketan oinarritutako autoestimu bat da. Berak, alabaina, altruismoa (Auguste Comteren jatorrizko definizioaren alde eginez) norbanako batek berarentzat ez, baizik eta beste batentzat bizi behar duen filosofia bezala deskribatzen du. Berak, hau, autoestimuaren aurkako atentatu bezala ikusten zuen, eta argi ezberdin du zuen pertsona batek bere burua maitatzeari utzi gabe, beste batzuengatik senti dezakeen eskuzabaltasun, erruki eta adeitasunetik.

Ayn Randek norberekoi irrazionalak (nietzschetarrak esaterako) "egorik gabeko norberekoi" izena ematen zien, hala, ego kontzientea arrazoi soila baino ez dela aldarrikatuz, eta ez gutizia emozionalak.