Objektu Bereziki Arriskutsu
Objektu Bereziki Arriskutsu (OBA) bat Lurretik gertuko objektu bat – kometa edo asteroidea – da, bere orbitaren aldi batean Lurrera era nabarmenean hurbiltzen dena eta talka eginez gero, eskualde edo mundu mailako kalte nabariak eragin ditzakeena.[1] Hitzarmenez, gorputz batek halako izendapena jasotzeko bere orbitaren zati batean Lurrarekiko 0.05 unitate astronomikoko intersekzio-distantzia eduki behar du, hau da, uneren batean gure planetatik 19.5 ilargi-distantziara baino gertuago igaro behar da. Gainera, 22ko magnitude absolutua edo distiratsuagoa eduki behar du.[2] Egun ezagutzen ditugun OBAen %98ak ez du Lurraren aurka talka egingo hurrengo ehun urteetan, hurbilketa guztien arabera, ziurtasun osoz.[3]
OBAk bi motatakoak izan daitezke, kometak edo asteroideak, baina gehienak asteroideak dira eta Asteroide Bereziki Arriskutsu (ABA) izena jasotzen dute; badira ordea OBA motako kometa gutxi batzuk, Kometa Bereziki Arriskutsu (KBA) izenez ezagunak. 2020ko urtarrilean 2.044 OBA ezagutzen ziren (Lurretik gertuko populazioaren %9 inguru ordezkatzen dute); horien artetik 157k kilometro bateko diametroa gainditzen dutela uste da.[3][4] ABA gehienak Apolo motako asteroideak dira (1.730), badira ordea Aton motako asteroideak ere (171).[5][6]
OBA baten orbita behar bezala zehazten bada, erraz jakin daiteke hurrengo mendean kalterik sor dezakeen. Sarritan gertatu izan da gorputz baten orbitaren inguruko jakintza nahikoa izan ez, eta aurreikuspenek gorputz horrek Lurraren aurka talka egingo zuela iragartzea, nahiz eta berrikuspenek beranduago aukera horiek ezeztatu. Gaur egun, hurrengo ehun urteetan Lurraren aurka talka egiteko aukeraren bat duten gorputz guztiak Arrisku Taula Zaintzailean zerrendatuta daude.[7] 2020ko urtarrilean taula horrek 43 gorputz baino ez zituen zerrendaturik. Zenbait OBAri aurreikuspen zehatzak egin zaizkie eta halako aurreikuspenek ez dute talka arriskurik iragartzen hurrengo mendeetarako; beste OBA ugari ezin izan dira behar bezala behatu eta hortaz, haien orbitei buruzko datuek hutsuneak dituzte, horregatik, ezin dira zehaztasun handiko aurreikuspenak egin, honek ziurtasun txikiko ondorioak ateratzen uzten du, soilik. Azken urteetan sustatutako ikertalde eta proiektuek OBA ugari aurkitu dituzte, egun 1990eko hamarkadan ezagutzen zirenak halako hamar ezagutzen dira.[3] Planeta Txikien Zentroaren OBAei buruzko webguneak ere gorputz hauei buruzko informazio ugari plazaratzen du.[8]
OBA esanguratsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi kilometroko batez besteko diametroarekin (gutxi gorabehera), (53319) 1999 JM8 Apolo motako asteroidea da gaur arte ezagutzen den Objektu Bereziki Arriskutsu handiena, gainera, haren magnitude absolutua ere nabarmena da: 15,2koa. Azpiko taulan ageri diren gorputzak dira OBA esanguratsuenak, baina diametroaren datua ez da oso zehatza, izan ere, suposatutako albedotik eta gorputzaren distiratik eratorria izan da, hau da, hurbilketa bat baino ez da eskaintzen. OBA guztien artetik azkena, euren zerrendari duten kokapenari dagokionean, 1566 Icarus da.[9]
Izendapena | Aurkikuntza | (H) (mag) | D (km) | Orbitari buruzko xehetasunak | Oharrak | Erref | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Urtea | Tokia | Aurkitzailea | Taldea | a
(UA) |
e | i
(°) |
q
(UA) |
Q
(UA) |
IOGD
(UA) | |||||
(4953) 1990 MU | 1990 | 413 | R. H. McNaught | 14.1 | 3 km | APO | 1.621 | 0.658 | 24.4 | 0.555 | 2.687 | 0.02640 | — | MPC • JPL |
3122 Florence | 1981 | 413 | S. J. Bus | 14.1 | 5 km | AMO | 1.769 | 0.423 | 22.2 | 1.020 | 2.518 | 0.04430 | — | MPC • JPL |
(16960) 1998 QS52 | 1998 | 704 | LINEAR | 14.3 | 4 km | APO | 2.203 | 0.858 | 17.5 | 0.313 | 4.093 | 0.01443 | — | MPC • JPL |
4183 Cuno | 1959 | 074 | C. Hoffmeister | 14.4 | 4 km | APO | 1.982 | 0.634 | 6.7 | 0.725 | 3.240 | 0.02825 | — | MPC • JPL |
3200 Phaethon | 1983 | 500 | IRAS | 14.6 | 5.8 km | APO | 1.271 | 0.890 | 22.3 | 0.140 | 2.402 | 0.01945 | — | MPC • JPL |
(242450) 2004 QY2 | 2004 | E12 | Siding Spring Survey | 14.7 | 3 km | APO | 1.084 | 0.477 | 37.0 | 0.567 | 1.601 | 0.04686 | — | MPC • JPL |
(89830) 2002 CE | 2002 | 704 | LINEAR | 14.9 | 3.1 km | AMO | 2.077 | 0.507 | 43.7 | 1.023 | 3.131 | 0.02767 | — | MPC • JPL |
(137427) 1999 TF211 | 1999 | 704 | LINEAR | 15.1 | 2.9 km | APO | 2.448 | 0.610 | 39.2 | 0.955 | 3.942 | 0.01787 | — | MPC • JPL |
(111253) 2001 XU10 | 2001 | 704 | LINEAR | 15.2 | 3 km | APO | 1.754 | 0.439 | 42.0 | 0.983 | 2.524 | 0.02934 | — | MPC • JPL |
(53319) 1999 JM8 | 1999 | 704 | LINEAR | 15.2 | 7 km | APO | 2.726 | 0.641 | 13.8 | 0.978 | 4.474 | 0.02346 | Ziurrenik OBA handiena | MPC • JPL |
1981 Midas | 1973 | 675 | C. T. Kowal | 15.2 | 2 km | APO | 1.776 | 0.650 | 39.8 | 0.621 | 2.931 | 0.00449 | — | MPC • JPL |
2201 Oljato | 1947 | 690 | H. L. Giclas | 15.25 | 2.1 km | APO | 2.175 | 0.713 | 2.5 | 0.624 | 3.726 | 0.00305 | — | MPC • JPL |
(90075) 2002 VU94 | 2002 | 644 | NEAT | 15.3 | 2.2 km | APO | 2.134 | 0.576 | 8.9 | 0.904 | 3.363 | 0.03010 | — | MPC • JPL |
4179 Toutatis | 1989 | 010 | C. Pollas | 15.30 | 2.5 km | APO | 2.536 | 0.629 | 0.4 | 0.940 | 4.132 | 0.00615 | — | MPC • JPL |
(159857) 2004 LJ1 | 2004 | 704 | LINEAR | 15.4 | 3 km | APO | 2.264 | 0.593 | 23.1 | 0.920 | 3.607 | 0.01682 | — | MPC • JPL |
(85713) 1998 SS49 | 1998 | 704 | LINEAR | 15.6 | 3.5 km | APO | 1.924 | 0.639 | 10.8 | 0.694 | 3.154 | 0.00234 | — | MPC • JPL |
4486 Mithra | 1987 | 071 | E. W. Elst
V. G. Shkodrov |
15.6 | 2 km | APO | 2.200 | 0.663 | 3.0 | 0.742 | 3.658 | 0.04626 | — | MPC • JPL |
1620 Geographos | 1951 | 675 | A. G. Wilson
R. Minkowski |
15.60 | 2.5 km | APO | 1.245 | 0.335 | 13.3 | 0.828 | 1.663 | 0.03007 | — | MPC • JPL |
(415029) 2011 UL21 | 2011 | 703 | CSS | 15.7 | 2.5 km | APO | 2.122 | 0.653 | 34.9 | 0.736 | 3.509 | 0.01925 | — | MPC • JPL |
(242216) 2003 RN10 | 2003 | 699 | LONEOS | 15.7 | 2.5 km | AMO | 2.231 | 0.541 | 39.6 | 1.024 | 3.438 | 0.00956 | — | MPC • JPL |
12923 Zephyr | 1999 | 699 | LONEOS | 15.8 | 2 km | APO | 1.962 | 0.492 | 5.3 | 0.996 | 2.927 | 0.02115 | — | MPC • JPL |
(52768) 1998 OR2 | 1998 | 566 | NEAT | 15.8 | 2 km | APO | 2.380 | 0.573 | 5.9 | 1.017 | 3.743 | 0.01573 | — | MPC • JPL |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Report of the Task Force on potentially hazardous NEAR EARTH OBJECTS» space.nss.org 2000 (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).
- ↑ «NEO Basics» cneos.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).
- ↑ a b c «Discovery Statistics» cneos.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).
- ↑ «Unusual Minor Planets» minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).
- ↑ «JPL Small-Body Database Search Engine» ssd.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).
- ↑ «JPL Small-Body Database Search Engine» ssd.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).
- ↑ «Sentry: Earth Impact Monitoring» cneos.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).
- ↑ «List Of Potentially Hazardous Minor Planets (by designation)» www.minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).
- ↑ a b «List Of Potentially Hazardous Minor Planets (by designation)» www.minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurretik gertuko objektuak | ||
---|---|---|
|