Artikulu hau emakumearen ugalketa-biologiaren oinarrizko unitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Folikulu».
Obulutegiko folikuluaemakumearen ugalketa-biologiaren oinarrizko unitateetako bakoitza da. 1 cm-ko diametroa duten besikula esferikoak gameto-zelula batez osatuak daude, inguruan pikor-geruzako zelula diploideak dituzte, eta horien kanpoaldetik tekako zelulak kokatzen dira. Folikuluak obulutegiaren barruan daude.[1]Hilekoaren zikloaren etapetan eragina duten hormonak jaraitzen ditu. Emakumeek 400.000 folikulu ingururekin hasten dute pubertaroa, eta horietako bakoitzak obulazioanobulu bat askatzeko ahalmena du, ernaltzeko gai dena.[2]