Odaliska (Fortuny)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odaliska (La odalisca)
Jatorria
Sortzailea(k)Marià Fortuny
Sorrera-urtea1861
IzenburuaLa odalisca eta The Odalisque
MugimenduaOrientalismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta cardboard (en) Itzuli
Dimentsioak56,9 (altuera) × 81 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaKataluniako Arte Museo Nazionala
BildumaKataluniako Arte Museo Nazionala
Inbentarioa010691-000

Odaliska Marià Fortuny margolari katalanak Erroman 1861an, olioaz egindako margolan ezaguna da. Gaur egun Bartzelonako Kataluniako Arte Museo Nazionalean ikus daiteke. Gaia Fortunyren gustukoa zen eta izen bereko beste lan bat ezagutzen da, hori 1862koa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1857an Fortunyk margotzeko pensio-beka bat eskuratu zuen eta horrek, Erroman zegoen bitartean, zenbait obra egin eta Bartzelonako Diputaziora bidali beharra ezartzen zion. Konpromiso horrek zehatz-mehatz lan hauek agintzen zizkion: irudi marraztu batzuk, egile klasiko baten margolanaren kopia bat eta Kataluniako historiarekin lotuta zegoen olio bat. Odaliska bezalako margolanik ez zen komenio horretan aipatzen baina, hala ere, lan hau, 1861an egina, Bartzelonara lehendabizikoa bidali zuen izan zen, 1862ko otsailaren 14ean. Nolabait, 1860an Marruekosera egin zuen bidaiaren ondorioa izan zen.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan hau ez du originaltasun handirik erakusten eta beste bi margolarien eragin zuzena ikus daiteke: Jean Auguste Dominique Ingres, batetik, 1814an La Grande Odalisque (Odaliska handia) egin zuen eta Eduardo Rosalesen Mujer dormidarekin (Emakume lotan), 1859an, biak Erroman eginak. Bigarren horrekin batez ere paralelismoa handia da baina Fortunyren lanean exotismoa handiago ikusten dugu, ia genero-eszena modukoa halaber.

Eduardo Rosalesen Emakume lotan (1859).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mercè Donate; Cristina Mendoza; Francesc Maria Quílez, (2004). Fortuny. Bartzelona, MNAC. ISBN 84-8043-129-6.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]