Odd Hassel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odd Hassel

katedradun

Bizitza
JaiotzaChristiania1897ko maiatzaren 17a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaOslo1981eko maiatzaren 11 (83 urte)
Familia
AitaErnst August Hassel
Hezkuntza
HeziketaOsloko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Jarduerakfisikari-kimikaria, kimikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Osloko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia

Odd Hassel (Christiania, egun Oslo, 1897ko maiatzaren 17a - ibidem, 1981eko maiatzaren 11a) norvegiar kimikaria izan zen. Osloko Unibertsitatean gradua lortu ondoren, Alemaniara joan zen 1922an, eta Munich eta Berlineko unibertsitateetan ere aritu zen. 1925ean Osloko Unibertsitatera itzuli zen, eskolak ematera, eta 1934-1964 bitartean unibertsitate horretako kimika saileko zuzendari izan zen. Kimikako Nobel Saria jaso zuen 1969an, Derek Bartonekin batera, erreakzio kimikoak eta molekulen hiru dimentsioko itxura lotzen zituen ikerketengatik. Lan hori garrantzi handikoa izan zen atomoak molekulan nola dauden antolatuta jakiteko, eta antolaketa horrek kimika portaeran duen eragina ezagutzeko. 1930etik aurrera molekulen egitura aztertzen hasi zen, batez ere "cyclohexane"rena. Hasselek elektroi-difrakzioa eta gisa horretako teknikak erabili zituen horretarako: teknika horren bidez zientzialariek elektroi sorta bat igaroarazten dute gai batean zehar, eta gaiaren egitura atomikoa aztertzen dute, gaian zehar igaroarazitako sortan gertatu diren aldaketen arabera. Hasselek "cyclohexane"rekin lotutako gaien egitura zehaztu zuen, eta molekula horien balizko "konformazioak" (antolaketa espazioan) argitu zituen. 1934an Kristallchemie (Kristal kimika) argitaratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]