Odei Jainaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odei Jainaga
Bizitza
JaiotzaEibar1997ko urriaren 14a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakxabalinaria
Atletismoa
Kirol diziplinak xabalina jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
80,64
 
Pisua86 kilogramo
Altuera1,95 metro

IAAF: 14742275 Edit the value on Wikidata

Odei Jainaga Larrea (Eibar, 1997ko urriaren 14a) atleta gipuzkoarra da, xabalina jaurtiketan espezializatua. Gaur egun, xabalina jaurtitzeko Espainiako errekorra da, 84,80 metroko markarekin. Real Sociedad atletismo-klubekoa da 2020ko denboraldiaz geroztik. Lehenago, Eibarko Klub Deportiboan trebatua zen. Haren ama ere, Cristina Larrea, Espainiako txapelduna izan zen 1992, 1993 eta 1994an.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, 20 urte bete aurretik, Espainiako xabalina-jaurtitzailerik onena izan zen, 77,66 m-ko markarekin.

2018ko otsailaren 11n, 23 urtez azpikoen Espainiako marka ondu zuen 77,95 m-ko jaurtiketarekin. Astebete geroago, otsailaren 18an, 80 m-tik gorako lehen jaurtitzailea izan zen, eta 80,64 m-ko Espainiako marka absolutua lortu zuen. Hala, 2003tik Gustavo Dacalen esku zegoen Espainiako errekorra hautsi zuen.[1] Errekorra Manu Quijerak gainditu zuen 2019an.[2]

2020ko abuztuaren 22an, Espainiako errekorra berreskuratu zuen, Leongo RFEAren kontrol batean 81,90 metroko jaurtiketa eginda.[3] Irailaren 6an errekorra hautsi zuen berriro Madrilen, oraingoan 84,10 m-ko markarekin.[4]

2021eko maiatzaren 29an Espainiako errekorra hautsi zuen berriro, 84,80 metroko jaurtiketa egin baitzuen Nazioen arteko Europako Txapelketan.[5] Hala ere, denboraldi osoan zehar sorbaldarekin arazoak izan zituen eta ezin izan zuen Joko Olinpikoetako kalifikazio txanda gainditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [https://www.rfea.es/web/noticias/desarrollo.asp?codigo=10601 «Real Federaci�n Espa�ola de Atletismo»] www.rfea.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  2. Eizmendi, Imanol Magro. «Beste bat 80 metrotik gora bizitzen» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  3. (Gaztelaniaz) «Odei Jainaga recupera el récord de España» El Diario Vasco 2020-08-22 (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  4. Berria. «Odei Jainagak marka berria ezarri du: 84,10 metro» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-05-29). «Jainagak xabalinako Espainiako marka berria ezarri du, Tokioko minimotik 20 zentimetrora» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]