Odette Keun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odette Keun
OdetteKeun.jpg
Bizitza
JaiotzaPera (en) Itzuli1888ko irailaren 10a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaWorthing (en) Itzuli1978ko martxoaren 14a (89 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Odette Zoé Keun (Pera, Otomandar Inperioa, 1888ko irailaren 10a-Worthing, Erresuma Batua, 1978ko martxoaren 14a) emakume abenturari, sozialista, kazetari eta idazle herbeheeretar izan zen. Bidaia asko egin zuen Kaukason eta Europan zehar. H. G. Wells idazlearen bikotekidea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keun Gustave Henri Keunen alaba zen, garai hartan Otomandar Inperioko Herbehereetako kontsulatuko lehen dragomana eta idazkaria, eta bere bigarren emaztea, Helene Lauro, arbaso italiarra zein greziarra zena. 1902an, bere aita hil zenean, familia nahiko egoera pobrean geratu zen. Errebelde bihurtu zen eta amak Herbehereetako Ursulinen barnetegi batera bidali zuen. Hiru urteren buruan moja egitea erabaki zuen eta Tourseko dominikar monasterio batera joan zen bizitzera. Bi urte geroago dimisioa eman zuen eta Istanbulera itzuli zen. Jada ezin zuen bere burua elizaren dogmarekin, kataroen aurkako borrokan dominikoek jokatu zuten paperarekin eta, azkenik, zelibatoarekin. Bazegoen arrazoi praktikoagoa ere: amaren heriotzaren ondoren, Odette arrebentzako laguntza iturria izan zen. Les Maisons sur le Sable (1914) bere lehen liburua argitaratu zuen, non fedeari bere agurra, gizarte-arazoei buruzko iritzia eta amodiozko nahiak azaltzen zituen.

Lehen Mundu Gerrak Parisera eraman zuen. Rouengo Gurutze Gorrian lan egin zuen. Garai hartan, hainbat zerbitzu sekretu interesatu zitzaizkion Britainia Handiko eta Frantziako politika kolonialari kritika gogorrak egiten zizkiolako. Berarekin maitemindu ondoren, bere maitale Bernard Lavergnerekin bidaiatu zuen, Aljerian finkatuz. Basamortura bidaiatu zuen zaldi gainean eta berebereen osasun-laguntzan lagundu zuen. Bere gizartearen parte-hartzea areago frogatu zen berebereei instalazio hobeak eskatzeko egindako deialdiarekin. Maitale berri batek, Grisha printze georgiarrak, Georgiara eraman zuen. Bidaia honi buruz idatzi zuen Au Pays de la Toison d’Or (1924) liburuan. 1921eko udaberriaren amaieran, Istanbulen lagunekin egon zenean eta Batumira bidaiatu baino bi egun lehenago, britainiar polizia militarrak atxilotu zuen. Bere ideologia sozialistagatik, Errusiako Sebastopolera deportatu zuten. Hiru hilabetez egon zen preso baina, azkenean, Charkovera joaten utzi zuten. Errusian izandako atxiloketa eta bizipenei buruz idatzi zuen Sous Léninen. Notes d’Une Femme Déporté en Russie par les Anglais (Paris 1922).

Parisera itzuli zen. 1924 eta 1933 artean Keun H.G. Wellsen bikotea izan zen, eta harekin bizi izan zen "Lou Pidou" etxean, elkarrekin eraiki zutena Grassen (Frantzia). Wellsek, 22 urte zaharragoa zenak, William Clissolden mundua eta Bulpington of Blup liburuak eskaini zizkion.[2] Geroago Estatu Batuetako kontsul nagusiko idazkari gisa aritu zen Odette. 1937ko A Foreigner Looks at the TVA liburuan, George W. Norrisen Tennessee Valley Authority erakundearen antolaketa deskribatzen zuen "demokrazia liberal parte-hartzaile batek modernizazioa bereganatu dezakeen modua, garapen eredu faxisten eta komunisten eragina parekatzeko."[3] 1939aren ondoren Keun Ingalaterran bizi izan zen, lehenik Londresen, 1941etik Torquayn, eta azkenik Worthingen, West Sussexen.

Lan aukeratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les Maisons sur le sable, 1914
  • Mesdemoiselles Daisne de Constantinople, 1917
  • Les oasis dans le montagne, 1919
  • Une femme moderne, 1921
  • Sous Lénine. Notes d'une femme déportée en Russie par les Anglais, 1922
  • Au pays de la Toison d'or. En Géorgie menchéviste indépendante, 1923
  • La capitulation, 1929
  • A foreigner looks at the British Sudan,1930
  • Dans l'Aurès inconnu, inconnu. Soleil, pierres et guelâas, 1930
  • I discover the English, 1934
  • Darkness from the north, 1935
  • I think aloud in America, 1939
  • Continental stakes; marshes of invasion, valley of conquest and peninsula of chaos, 1944
  • Trumpets bray - the why of Fascism, and the wherefore of Mussolini, 1944
  • Soliloquy on some matters of interest to the author, 1960

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.theprsd.co.uk/2014/07/20/odette-keun-hg-wells-third-way/#more-37695
  2. https://wearesouthdevon.com/odette-keun-torquay/
  3. David Ekbladh, "Meeting the Challenge from Totalitarianism: The Tennessee Valley Authority as a Global Model for Liberal Development, 1933–1945", International History Review, 32 liburuki, 47-67 or., 2010

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Icono de traducción.svg Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Template:Translated page» artikulutik itzulia izan da, 2021-12-18 data duen 1057647732 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.