Odontodactylus scyllarus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odontodactylus scyllarus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
OrdenaStomatopoda
FamiliaOdontodactylidae (en) Odontodactylidae
GeneroaOdontodactylus
Espeziea Odontodactylus scyllarus
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa

Odontodactylus scyllarus Guametik Ekialdeko Afrikaraino bizi den Stomatopoda bat da[1]. Bere kolore distiratsuak direla eta, hainbat izen arrunt jaso izan ditu, bereziki ingelesezko literaturan: indioilar mantis izkira, arlekin mantis izkira edo pailazo mantis izkira gisa. Akuarioetako merkataritzan oso ale garestiak dira, euren kolore biziak direla eta. Askorentzat peste arriskurtsutzat hartu behar dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

O. scyllarus Stomatopodaren barruko espezie handienetako bat da. Bere morfologian izkiraren antza du, baina bere pintzak biltzeko duen modua dela eta Mantis religiosa edo marisorgin baten antza du. 3 eta 18 zentimetro arteko tamaina dute. Oinarrizko kolorea berde betalizatua da, baina gorria ere izan daiteke, eta emea arra baino argiagoa izaten da. Gazteak horiak izan ohi dira. Leopardoaren antzeko ilungunean ditu goiko geruaren aldean. Hankak laranjak dira eta aurpegia urdin elektriko. Gorputzeko beste elementu batzuk kolore bizikoak dira, eta apendize gehienetan dekorazio gorria dute. Antenula trirramidoak dituzte (hau da, hiru puntarekin amaitzen direnak) eta aurpegiaren bukaeran bi antena luze eta lauak, kolore bizikoak eta fanera gorri bizikoak. Hanka luzeak eta indartsuak dira, marisorginen antzeko itsurarekin, baina kolpeak emateko gaitasun handiarekin. Ehizatzeko zein borrokarako erabiltzen dituzte, mugimendu oso azkar eta zehatzekin. Jarraian hiru maxilipedo pare dituzte, erabilera anitzekoak, [[torax+]ean beste hiru pare dituzte, lokomoziorako erabiliak eta abdomenaren azpian bost pare hanka lokomotriz, brankiak eramaten dituztenak[2].

Begiaren eta aurpegiaren detailea

Bere begiak prominenteak dira, globulotsuak, pedunkularrak eta orientagarriak modu independiente batean[3]. Inguruan duen guztiaren distantzia zehazki neurtzeko gaitasun handia ematen diote. Milaka fazeta ditu hiru banda ezberdinetan banatuta, eta bakoitzak sasi-pupila independiente bat du. Argi polarizatua ikusteko gaitasuna dute, modu zirkularrean zein linealean[4]. DVDen irakurketan hobekuntzak egiteko ikertu dituzte ezaugarri hau dela eta[5][6]. Begiaren erdialdeko bandak koloreak ikus ditzake, gizakiak dituen hiru errezeptoreak baino gehiago dituzte, 12 pigmentu ezberdin ikus ditzaketelarik, infragorri eta ultramoreak barne[7]. Koloreetan ikustea animalia ordena honen ezaugarrieta bat da, eta O. scyllarusek gaitasun berezia du[8].

Erreferentzia kulturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fijiko $1,07 zigilu batean agertzen da[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Species: Odontodactylus scyllarus» Stomatopods for the Aquarium (UCMP).
  2. (Frantsesez) Squille multicolore. 2017-05-31 (Noiz kontsultatua: 2017-08-06).
  3. (Ingelesez) Land, M. F.; Marshall, J. N.; Brownless, D.; Cronin, T. W.. (1990-07-01). «The eye-movements of the mantis shrimp Odontodactylus scyllarus (Crustacea: Stomatopoda)» Journal of Comparative Physiology A 167 (2): 155–166.  doi:10.1007/BF00188107. ISSN 0340-7594. (Noiz kontsultatua: 2017-08-06).
  4. (Ingelesez) Kleinlogel, Sonja; Marshall, N. Justin. (2009-12-01). «Ultraviolet polarisation sensitivity in the stomatopod crustacean Odontodactylus scyllarus» Journal of Comparative Physiology A 195 (12): 1153–1162.  doi:10.1007/s00359-009-0491-y. ISSN 0340-7594. (Noiz kontsultatua: 2017-08-06).
  5. Wikiwix's cache. (Noiz kontsultatua: 2017-08-06).
  6. (Ingelesez) Jen, Yi-Jun; Lakhtakia, Akhlesh; Yu, Ching-Wei; Lin, Chia-Feng; Lin, Meng-Jie; Wang, Shih-Hao; Lai, Jyun-Rong. (2011-06-21). «Biologically inspired achromatic waveplates for visible light» Nature Communications 2: ncomms1358.  doi:10.1038/ncomms1358. (Noiz kontsultatua: 2017-08-06).
  7. (Frantsesez) Documentaire "Les armes de la nature – Les forces invisibles" en streaming | Les-docus.com. (Noiz kontsultatua: 2017-08-06).
  8. (Ingelesez) Marshall, N. J.; Jones, J. P.; Cronin, T. W.. (1996-10-01). «Behavioural evidence for colour vision in stomatopod crustaceans» Journal of Comparative Physiology A 179 (4): 473–481.  doi:10.1007/BF00192314. ISSN 0340-7594. (Noiz kontsultatua: 2017-08-06).
  9. WoRMS - World Register of Marine Species. (Noiz kontsultatua: 2017-08-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]