Of Monsters and Men

Wikipedia, Entziklopedia askea
Of Monsters and Men
Datuak
JatorriaGarður
Musika motaindie folk (en) Itzuli eta Indie pop
Urteak2010
Produkzioa
Diskoetxea(k)Republic Records
Dedicated Records (en) Itzuli
Dear Deer Records (en) Itzuli
Island Records Group
Nanna Bryndís Hilmarsdóttir (en) Itzuli
Informazio gehigarria
ofmonstersandmen.com
IMDB: nm4987430 Facebook: ofmonstersandmen Twitter: monstersandmen Instagram: ofmonstersandmen MySpace: ofmonstersandmen Youtube: UC-hZDis8Dbfk8FotKkOXyQQ Souncloud: ofmonstersandmen Spotify: 4dwdTW1Lfiq0cM8nBAqIIz iTunes: 487906750 Last fm: Of+Monsters+and+Men Musicbrainz: 9e103f85-7af7-41d7-b83b-49ba8f0c5abf Songkick: 3631016 Discogs: 2687693 Allmusic: mn0002849374 Deezer: 1581786 Edit the value on Wikidata

Of Monsters and Men 2010an sorturiko pop eta rock alternatiboko musika talde islandiarra da. Lehenengo diskoak arrakasta itzela izan zuen mundu mailan, "Little Talks" abestia Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta Australiako zerrendetan oso gora iritsi baitzen. Animaziozko bideoklip bereziak egiten dituzte, munstroak eta gizakiak agertzen direnak.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nanna Bryndís Hilmarsdóttir bakarlanean ari zen baina 2009an proiektua zabaltzea erabaki zuen eta 2010ean laukotea aurkeztu zen Músíktilraunir Islandiako musika lehiaketan. Nanna (ahotsa eta gitarra), Brynjar (gitarra elektrikoa), Raggi (koroak eta glockenspiel) eta Arnar (bigarren ahotsa eta instrumento anitz). Raggik iradoki zuen Of Monsters and Men izena[1]. beranduago bi kide gehitu zitzaizkien, Arni (akordeoia eta teklatuak) eta Kristján (baxua).

2011n aurreneko diskoa atera zuten, My Head Is an Animal, eta arrakasta berehalakoa izan zen, batez ere "Little Talks" abestiarena[2]. 2012an atera zen diskoa Estatu Batuetan Universal Records diskoetxeak lagunduta[3] eta abestia 1. postura iritsi zen. nazioarteko bira egin zuen taldeak, New Port, Chicago, Boston eta Coachela-Kalifornia (AEB), Montreal (Kanada), Txile eta Europako hainbat hiritan jo zuten 2012 eta 2013 artean[4][5]. 2013ko urtarrilaren 26an Triple J Hottest 100 zerrendan 2012ko bigarren postuan kokatu zen "Little Talks" abestia. Platinozko diskoa izan zen Alemanian eta Estatu Batuetan, eta platino bikoitza Australian[6] eta Kanadan[7]. "Silhouettes" abestia The Hunger Games: Catching Fire filmeko soinubandan agertu zen[8]. 2013an zuzeneko disko bat atera zuten, Live from Vatnagarðar.

2015ean estudioko bigarren albuma argitaratu zuten, Beneath the Skin. Ez zuen aurrekoaren arrakasta bera izan baina urrezko diskoa izan zen Kanadan eta zilarrezkoa Erresuma Batuan. "Crystals" izan zen abesti ezagunena[9]. FIFA 16 bideojokoko soinubanda osatu zuen. Of Monsters and Men taldeko kideak Game of Thrones telesaileko bi ataletan azladu ziren kaleko musikariak interpretatzen. "The Door" eta "Blood of My Blood" ataletan izan zen[10]. 2017an 1.000 milioi Spotify Play lortzen aurreneko islandiar taldea izan zen[11].

2019an estudioko hirugarren diska plazaratu zuen taldeak, Fever Dream. Nazioarteko bira egin zuen Estatu Batuak, Europa eta Australia hartuz.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • My Head Is an Animal (2011, Republic Records)
  • Live from Vatnagarðar (2013, Republic Records) - zuzenekoa
  • Beneath the Skin (2015, Republic Records)
  • Fever Dream (2019, Republic Records)

EPak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Into the Woods (2011, Republic Records)
  • Tíu (2022, Republic Records)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «An Interview with Of Monsters and Men: On Monsters, Jugglers, & Their First US Tour: Austinist» web.archive.org 2013-04-11 (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  2. «Best New Releases, April 3rd, Vol. I – Of Monsters and Men, The Lumineers, Max and the Moon, Lux, Black Mountain, Twin Steps | Best new indie rock songs, albums, bands and artists» web.archive.org 2013-04-06 (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  3. «Iceland Review Online: Daily News from Iceland, Current Affairs, Business, Politics, Sports, Culture» web.archive.org 2011-12-10 (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  4. «https://twitter.com/nannabh89» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  5. (Ingelesez) «Boston Calling Music Festival - Memorial Day Weekend 2022» Boston Calling Music Festival (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  6. (Ingelesez) «2016 Accreds.pdf» Dropbox (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  7. (Ingelesez) «Gold/Platinum» Music Canada (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  8. (Ingelesez) «Silhouettes - From “The Hunger Games: Catching Fire” Soundtrack — Of Monsters and Men» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  9. «Of Monsters and Men Release Video for 'Crystals'» web.archive.org 2015-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  10. (Ingelesez) Calia, Michael. (2016-05-24). «Music on TV: Inside Of Monsters and Men’s Cameo on ‘Game of Thrones’» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).
  11. (Ingelesez) «From Iceland — Of Monsters And Men First Icelandic Band With 1 Billion Spotify Plays» The Reykjavik Grapevine 2017-10-05 (Noiz kontsultatua: 2022-08-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]