Ofelia Nietoren Glorieta (Sevilla)

Koordenatuak: 37°22′23″N 5°59′28″W / 37.373114°N 5.9911415°W / 37.373114; -5.9911415
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ofelia Nietoren Glorieta (Sevilla)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla
Koordenatuak37°22′23″N 5°59′28″W / 37.373114°N 5.9911415°W / 37.373114; -5.9911415
Map

Ofelia Nietoren Glorieta, Sevillako Maria Luisa Parkean kokatua dagoena eta 1935eko ekainak 30ean inauguratu zena, Juan Talavera y Heredia arkitektoak diseinatu zuen. Doña Solen Glorietatik eta Lehoien Lorategitik gertu dago.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glorieta, gune ireki handi batez osatua dago, berde bihurtzen dena jendeak erlaxatzeko eta atseden hartzeko erabiltzen duen belar ereinaren ondorioz. Tamaina handiko glorieta da, nekosta eta heriotzorrizko sastraka garaiz inguratua dagoena. Forma erdizirkularrean amaitua, non horma zuri bat dagoen, horma honen erdian, omendutako pertsonaren irudia duen hutsune bat dagoelarik (irudiak duen lorea ukitzen duen edozein neska, urte betean ezkonduko zela dioen tradiziodun irudia), musika eta kantuaren alegoria diren bi irudi ondoan dituela. Bere azpian, iturri bat dago, eta, irudien albo banatan, eserlekuak, hauek, aldi berean, barrutira sartzeko erabil daitezkeen burdin langak dituztelarik. Glorieta osoan, garaiera batetara, baita pergoletan ere, konposatzaile eta operen izenak irakur daitezkeen azuleju txikiak ikus daitezke. Bere gunea, sarri erabiltzen da aire librean kontzertuak emateko.

Landaretza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruaren zati den landaretza, elorri zuri batez (Crataegus monogyna), Mexikoko palmondoez (Washingtonia robusta), japoniar arbustuz (Ligustrum japonicum), fotiniaz (Photinia glabra), almezaz (Celtis australis) eta Judasen arbolaz (Cercis siliquastrum). Ia glorieta honen kanpoaldean, lizar hostotxiki bat (Fraxinus angustifolia), ailanto bat (Ailanthus altissima), paperezko masustondo bat (Broussonetia papyrifera), pitosporo zuhaizkarak (Pittosporum tobira), zumar hostotxiki bat (Ulmus minor), heriotzorriak (Nerium oleander), pika-pikak, astigar bat (Aceraceae), eukaliptoak (Eucalyptus), malba zuriak (Althaea officinalis), laranjondoak, sasiakazia espireoak (Robinia pseudoacacia), maniokak (Manihot esculenta) eta justizia taldeak (Justicia adhatoda), lehen, Sevillako lorategietan sarri ikusten zena, Indiatik datorrena eta lore ikusgarriak dituena kolore zuriko taldeetan. Letaniak (Livistona chinensis) eta Txinatik datorren palmondo monoiko bat (landareak berak, bi sexuak ditu aldi berean) ere badaude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]