Edukira joan

Oghul Qaimish

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oghul Qaimish
Khagan of the Mongol Empire (en) Itzuli

1248ko apirilaren 20a - 1251ko uztailaren 1a
Güyük - Möngke
Bizitza
JaiotzaXIII. mendea
HerrialdeaYuan
Heriotza1251 ( urte)
Heriotza modua: exekuzioa itoza
Familia
Ezkontidea(k)Güyük
Seme-alabak
LeinuaBorjigin (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakKhatuna

Oghul Qaimish (mongolieraz: ᠤᠤᠭᠠᠯ ᠬᠠᠶᠢᠮᠢᠰᠢ; c. 1200 - 1251) Mongolen Inperioko hirugarren agintaria izan zen Güyük Khan emaztea izan zen, khatun bat, eta bera ere Inperioko agintari nagusi izan zen, erregina-orde karguan, 1248an Güyük hil eta 1251an Möngke khan izendatu zuten arte.[1]

Oghul Qaimish Merkit tribuan jaio zen eta 1220ko hamarkadan Güyükekin ezkondu zen. Senarraren jarduera politikoetan paper gutxi izan zuen, ez khan izan aurretik ezta bere agintaldian ere.

Alargundu zenean, ordea, Inperioko buruzagitza lortu zuen Oghul Qaimishek, baina ez zen aginte eraginkorra izan. Aro nahasia izan zen, Khoja eta Naqu semeak askotan bere aurka aritu zirelarik. Bien bitartean, Batu Khan eta Sorghaghtani Beki aurkari politikoek aliantza eginez boteretik kendu zuten 1250ean, jarraian Sorghaghtaniren seme Möngke izendatzeko khan.

Agintetik apartatu ondoren, Oghul Qaimish bere seme Naquren estatu-kolpe saiakera hutsal batean inplikatua zen. Gaizki irten zitzaien ama-semeei, eta hala ere Möngke khanari men egiteari uko egin zion ama. Ondorioz, Möngkek espetxeratu egin zuen, ustez torturatu egin zuten eta aurrez erabakitako epaiketa baten ondoren, exekutatu egin zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. De Nicola, Bruno. (2017). Women in Mongol Iran: the Khātūns, 1206-1335. Edinburgh University Press ISBN 9781474415477. (kontsulta data: 2025-03-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]