Ogi-ganibet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ogi-ganibeta

Ogi-ganibeta ogia ebakitzeko erabiltzen den ganibeta da eta ezaugarri bereziak ditu, nagusia ogiaren zuntzak erraz mozteko aukera ematen duen hortz handietako zerra itxurako ahoa da. Ez dauka posizio finko bat mahai gainean eta normalean ogi-saskitik hurbil dago. 30 cm-ko luzera duen ganibet handia da.

Beste elikagai batzuk ebakitzeko diseinatuta egon ez arren, ogi-ganibeta tomate helduak, fruitu mamitsuak eta tartak ebakitzeko erabil daiteke, horrela ganibet mota honi moldakortasun maila handia emanez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]