Edukira joan

Ogi-katilu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ogi-katilu
jaki, Ogi biribil eta edible tableware (en) Itzuli
Osagaiakogia

Ogi-katilua (alemanez: Brotbecher, turkieraz: Dolmalık ekmek, ingelesez: Bread bowl) katilu bezala erabiltzen den ogi biribila da. Erdialdeko Europako eta Balkanetako hainbat herrialdetako gastronomian agertzen da. Ogia erregosiaz edo zopaz beteta zerbitzatzen da.[1]

Ogiaren gainaldea ebaki egiten da tapa sortuz. Ondoren mamiaren gehiengoa kendu egiten zaio eta azkenik barnean haragizko erregosiak edota zopa sendoak sartzen dira, adibidez goulasha, bigosa edota tomate-zopa. Salda arinez ez da betetzen, ogia azkarregi eta gehiegi busti eta bigundu egingo lukelako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Claus Schünemann. (2006). Lernfelder der Bäckerei und Konditorei – Verkauf: Hauptbd. Gildebuchverlag GmbH ISBN 978-3-7734-0170-0..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.