Edukira joan

Ogi zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ogi zuri
ogi
Materialakgari-irina

Ogi zuria[1] gari-irin finduarekin egindako ogi mota da, hau da, zahia eta, askotan, galorratza ere bai, kendu zaizkiona, alearen geruzarik kanpokoenak ehotzearen ondorioz. Gari-irin osoarekin egindako osoko ogiarekin kontrastean, zati horiek utzi egiten dituzte.

Gari-irinari irin zuria esaten zaio, eta ogi-hobetzaileak erabiliz zuritzen da askotan.

Mendeetan zehar, irinaren kalitatearen arabera, ogi zuria edo lehen mailakoa egiten zen aberatsentzat eta ogi iluna edo "pobreen ogia" gainontzekoentzat. Azken horientzat ere izaten ziren hein batean garagarrarekin, oloarekin, zekalearekin eta artoarekin egindako ogiak.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. «Ogia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2026-03-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.