Oiasso Erromatar Museoa
| Oiasso Erromatar Museoa | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Irun |
| Arkitektura | |
| Deskribapena | |
Oiasso Erromatar Museoa Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnak biltzen dituen museoa da. Gipuzkoako Irun udalerrian dago.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskoleta kaleko lehen zenbakian kokatua dago, Junkaleko Andre Mariaren elizaren alboan.
Museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru horretako ondare arkeologikoa ezagutzera emateko eta Bizkaiko golkoan erromatarren garaia ezagutarazteko helburua du. Museoan, gainera, Antzinako Historiaren eta Arkeologiaren inguruko kultura ekintzak egiten dira.
Oiasso XX. mendearen amaieran Gipuzkoan egindako aurkikuntza arkeologikorik garrantzitsuena da. Hiriaren hazkundea portu natural bikainaren inguruan gertatu zen (Kristo ondorengo 50 eta 150. urteetan jarduera handia bazuen), eta Aiako Harriko mea ustiaketaren inguruan ere.
Indusketa arkeologikoetatik, ondorengo eremu hauek identifikatu ahal izan dira:
- Oiasso hiriaren kanpoaldean zegoen nekropolia (gaur egungo Ama Xantalen baselizaren barnean)
- Higer lurmuturraren (Hondarribia) oinetan dagoen ditxo bat. Han babesten ziren ontziak.
- Errementari baten lantegia.
- Bidasoa zeharkatzen zuen zubia.
- Hiriko termak edo bainu publikoak.
Termak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oiassoko termak 1994an aurkitu zituzten, erromatarren garaiko errauts eta adreilu arrastoak aurkitu zituztenean. 1996an agertu ziren lehen aztarnak, eta 2002an, Museoa egokitzeko lanetan ari zirela, eraikinaren atzealdean aurkitutako zenbait elementu antzinako terma erromatar batzuetakoak zirela egiaztatu zen. 2025eko apirilaren 11a geroztik bisitatu daitezke. Oiassoko terma erromatarrak errekuperatzeko 3.500.000 euroko aurrekontua erabili zen. Diru horrekin, museoaren eraikina handitu zuten museoa eta termak lotzen dituen espazio berri bat zabalduz. eta aztrnen gainetik doan pasabide metaliko batekin ibilbidea zehaztuz.[1][2][3]
Terma publikoak museoaren atzealdean kokatzen dira. Indusketetan hiru gela aurkitu dira hipokaustoa,hots, berotze sistema zutenak. Gela horien lurzoruek azpi hutsen bidez aire beroa erabiltzen zuten berotzeko. Topaturiko gelarik handienak, frigidarium edo ur hotzeko gelak, opus spicatum zoladura du, galburu moduan egokitutako adreiluekin. [4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Oiasso Museoko aurrealdea
-
Oiasso Museoko barrualdea
-
Oiasso Museotik gertu dagoen Ama Xantalen baseliza barrutik
-
Terma publikoak
-
Termetako hipokaustoa
-
Termak ikusteko pasabide metalikoa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat Gipuzkoako museoen webguneko «Oiasso Erromatar Museoa» orritik hartua da. Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 2.5 lizentziarekin argitaraturiko orri horren egile eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira.
- ↑ «Irungo Oiasso Museoko terma erromatarrak ekitaldi instituzional batean estreinatuko dira ostiralean - Irungo Udala» www.irun.org (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Seisdedos, Ania M.. (2025-04-11). «Las termas del Museo Oiasso de Irun ya se pueden visitar» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ «Gaur irekiko dituzte Irungo Oiasso Museoko erromatar termak» EITB 2025-04-11 (kontsulta data: 2025-05-26).
- ↑ Termak. Oiasso Museoa. Noiz ikusia: 2025eko maiatzaren 27an
