Oihal ehundugabe

Oihal ehundugabea zuntz etenez (motzez) eta zuntz luzez egindako oihal-mota da. Zuntzak elkarri lotuta daude tratamendu kimikoa, mekanikoa, termikoa edo disolbatzailearen bidezkoa izan dutelako. Terminoa ehungintzan erabiltzen da feltroaren moduko oihalak adierazteko, ez baitira ehundu ezta trikotatu ere[1].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oihal ehundugabeek zuntzak hari bihurtzeko tarteko urratsik behar ez dutenez, materialen erabileran malgutasun handiagoa dute. Oihal ehundugabeek, oro har, ehun birziklatuen eta zuntz sintetikoen ehuneko jakin bat izango dute, erabilera espezifikorako behar den materialaren sendotasunaren arabera aldatuz. Gainera, Oihal ehundugabel batzuk erabili ondoren birziklatu daitezke. Hori dela eta, batzuek Oihal ehundugabeak ekologikoagotzat jotzen dute zenbait aplikaziotarako, batez ere erabili eta botatzeko produktuak edo erabilera bakarrekoak garrantzitsuak diren alor eta industrietan, hala nola ospitaleetan, eskoletan, zaharren egoitzetan eta luxuzko ostatuetan.
Oihal ehundugabeak kirurgiako maskarak, erabilera bakarreko eskularruak, iragazkiak eta geotestilak egiteko usatzen dira besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Müller, Werner W; and Saathoff, Fokke. (2015-06-20). «Geosynthetics in geoenvironmental engineering» Science and Technology of Advanced Materials 16 (3): 034605. doi: . ISSN 1468-6996. PMID 27877792. PMC PMC5099829. (Noiz kontsultatua: 2025-03-17).