Oihan Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oihan Zaharra, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jauna eleberrian, Eskualdearen ekialdean dagoen oihana da. Eguzkiaren Lehen Aroan, Oihan Zaharra oso zabala zen, ia Eriador osoa estaltzen zuelarik, baina, Eguzkiaren Hirugarren Aroan, eremu txiki batetara murriztua geratu zen, Baranduin ibaia eta Tyrn Gorthaden artean. Ekialdetik Mendebaldera, Sahatsuste ibaiak zeharkatzen zuen, Hegoaldeko muinoak aurkitzen ziren muinoetan jaio eta Baranduin ibaian itsasoratzen zena, Oihanaren hegomendebaldeko muturrean, Hesi Amaiera izeneko herrixkatik gertu.

Oso oihan txiki eta trinkoa zen, non bidezidor irekiak berehala estaltzen ziren sasiez, eta, bidaiarien ustez, mugitzen ari zirela ziruditen zuhaitzez. Tokiren batzuetan, oihanaren trinkotasunak, airea, ia arnasezina bihurtzen zuen.

Bere barnean, oihana bera zeharkatzen saiatzen zirenei, bidea arriskutsu egiten zieten zuhaitz izpiritu gaiztoak bizi ziren.

Sutzarraren Argiunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihan Zaharrean, eta Hesitik milia gutxitara, zuhaitz handiz inguratutako gune biribil handi bat zegoen, Sutzarraren Argiunea bezala ezagutzen zena.

Han, ez zen zuhaitzik hazten, soilik larre gogorrak eta landare altu ugari: ihartutako izei sendoak, perrexil basatia, sasi lehorrak, asunak eta karduak.

Izen hori, Oreinetako hobbitek, zuhaitz ugari erre zituztelako, hauek, Hesia eraso eta Oreineta inbaditzeko suntsitzen saiatu zirenean.

Frodo eta bere lagunek, Breeranzko euren bidaian zeharkatzen dute, Gizasahats Zaharrarekin topo egiten dutelarik, tranpa bat prestatzen dien sahats zahar eta gaizto bat. Tom Bombadilek salbatzen ditu, Oihanaren ekialdean bizi zena. Elronden arabera, Oihan Zaharra, Fangorn oihanarekin batera, antzinako garaietan, Mendebaldeko Lurraldeen zati handi bat hartu zuen basogune handi baten azken hondarrak dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]