Oihan hitzean mundua
Oihan hitzean mundua | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Ursula K. Le Guin (1972 - 1976) |
Argitaratze-data | 1976 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Word for World Is Forest |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Orrialdeak | 189 |
ISBN | 0-399-11716-4 |
OCLC | 2133448 |
Sariak | Hugo saria |
Euskaraz | |
Izenburua | "Oihan hitzean mundua" |
Oihan hitzean mundua ("The Word for World Is Forest" ingelesez) Ursula Kroeber Le Guin idazle estatubatuarraren zientzia fikziozko eleberria da. Liburuaren lehenengo bertsioa eleberri laburra moduan 1972an plazaratu zuen eta Hugo saria irabazi zuen; 1976an nobela luzearen formatuan plazaratu zuen. "Ekumen zikloa"ren barruan kokatzen da. Ekumen gizakiak kolonizatutako munduen federazioa da eta egilearen nobela desberdinetan agertu da.
Liburuaren euskarazko itzulpena 2021ean argitaratu zuen Igela argitaletxeak, Amaia Apalauzak itzulirik.[1]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"New Tahiti" basoz estalitako planeta da. Han gizakien kolonia bat dago eta Lurrera egurra bidaltzen dute, egurrak gure planetan balio handia baitu. Zoritxarrez, gizaki horien lanak New Tahitin ondorio latzak uzten ditu: planetaren uharte handienetariko bat basogabetuta dago. Planetan ere gizaki antza duten izakiak bizi dira: crichyak. Gizakiek humanoide horiek esklabu moduan erabiltzen dituzte. Biolentzia horren aurrean humanoideek modu berean erantzuten ikasi dute. Selver izeneko liderraren gidaritzapean gizakien aurkako errebolta hasiko da.
Eleberri hau idatzi zuenean Ursula K. Le Guin Vietnamgo Gerraren eraginpean zegoen, horren aurkako aktibista aktiboa izan baitzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arrese, Gorka. «Gizaki berdeen erresistentzia» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez): The Forest as Metaphor for Mind, Ian Watson-ek idatzita.