Oihane Perea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Oihane Perea
Oihane Perea Gasteizen 2009-8-5.JPG
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1977ko abenduaren 20a (39 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Lanbidea
Lanbidea bertsolaria

Oihane Perea Perez de Mendiola (Gasteiz, Araba, 1977ko abenduaren 20a) bertsolaria da. 12 urterekin Gasteizko bertso eskolan ikasten hasi zen. Irakasle ikasketetan lizentziaduna da, eta gaur egun bertsolaritzako irakaslea da. Lau aldiz irabazi du Arabako Txapelketa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 urte zituela Gasteizko bertso eskolan sartu zen. Euskal Herriko Eskolartekoan eta San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Hainbat urtetan Arabako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan eta gero, lau aldiz izan da txapeldun: 2007, 2009, 2013 eta 2017an[1]. Arabako Bertsozale Elkarteko eragile da, bertso-eskolako eta bertsolaritza irakaslea ikastetxetan ere bai.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko hanporaketetan hiru aldiz hartu du parte, 2005ean Zornotzan, 2009an Zarautzen eta 2013an Altsasun.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]