Oimiakon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oimiakon
Errusiako udalerria
Oymyakon forests.jpg
Administrazioa
Estatua  Errusia
Subjektua Jakutia
Barrutia Ekialde Urruna
Geografia
Koordenatuak 63° 27′ 00″ N, 142° 47′ 00″ E / 63.45°N,142.78333333333°E / 63.45; 142.78333333333Koordenatuak: 63° 27′ 00″ N, 142° 47′ 00″ E / 63.45°N,142.78333333333°E / 63.45; 142.78333333333
Oimiakon hemen kokatua: Errusia
Oimiakon
Oimiakon
Garaiera 741 metro
Demografia
Biztanleria 472 biztanle
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 41154


Oimiakon (errusieraz: Оймяко́н, sakheraz: Өймөкөөн, Öymököön) Errusiako Indigirka ibaiaren ondoan dagoen 521 biztanleko herrixka da. Siberia ekialdean dago, lurzorua beti dago izozturik permafrost izenekoa osatuz.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1926ko urtarrilaren 26an, ipar-hemisferioan neurtutako tenperaturarik baxuena izan zen Oimiakonen -71.2 °C, dena den, balio honen zilegitasuna frogatzeke dago oraindik ere. Nolanahi ere, abendutik otsailera tenperaturak zero azpitik 50 gradu baino baxuagoak izaten dira.

Munduan neurtutako tenperaturarik baxuenak Kanadako Logan mendian -77,5 °C eta Antartikako Vostok estazioaren ondoan -89,2 °C dira.

Oimiakongo estazio meteorologikoa itsasoaren mailatik 750 metrora dago, 1000 metrotik gorako mendiez inguratuta. Horrek, aire hotza haranean pilatzea errazten du, eta neguan Siberiako goi presio guneak indar gehien duenean, hotz handia egiten du.

Datu klimatikoak (Oimiakon)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) −16.6 −15.3 2.0 11.7 26.2 31.1 34.6 33.1 23.7 11.7 −2.1 −6.5 34.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −42.5 −35.4 −20.8 −3.7 9.1 20.0 22.7 18.2 8.9 −9.2 −30.7 −42.0 −8.8
Batez besteko tenperatura (ºC) −46.4 −42.0 −31.2 −13.6 2.7 12.6 14.9 10.3 2.3 −14.8 −35.2 −45.5 −16.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −65.4 −67.7 −60.6 −46.4 −28.9 −9.7 −9.3 −17.1 −25.3 −47.6 −58.5 −62.8 −67.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −50.0 −47.3 −40.0 −23.9 −4.7 4.0 6.2 2.6 −3.7 −20.4 −39.3 −48.8 −22.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 6 7 5 6 13 34 45 39 23 14 12 8 215
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 12 10 8 5 12 12 12 12 10 11 15 12 131
Eguzki orduak 27.9 115.8 223.2 267.0 260.4 267.0 272.8 213.9 141.0 74.4 42.0 3.1 1908.5
Iturria (1): Погода и Климат,[1]
Iturria (2): Climate & Temperature (prezipitazioa eta eguzki-orduak)[2]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2001eko erroldaren arabera, herriak 521 biztanle zituen.
  • 2010eko erroldaren arabera, herrian 472 pertsona bizi ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oimiakon Aldatu lotura Wikidatan