Oinarrizko eragiketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oinarrizko Eragiketa» orritik birbideratua)

Oinarrizko eragiketak Ingeniaritza kimikoko prozesuen ataletako bakoitza dira. Ingeniaritza kimikoko oinarrizko eragiketak dira gaur egungo industria kimiko guztien oinarria, horrelako planta eta lantoki ezberdinen diseinuaren mamia direlarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria kimiko ezberdinak XX. mendearen hasiera arte, prozesu ezberdinez osatuta zeudela onartu izan da, baita prozesu horiek printzipio ezberdinek gidatzen zituztela. Hala ere, 1916 urtean Arthur Dehon Little ikerlariak "oinarrizko eragiketa" kontzeptua erabili zuen lehen aldiz. [1] Aurrerago, 1923 urtean hain zuzen, William H. Walker, Warren K. Lewis eta William H. McAdams ikerlariek "The Principles of Chemical Engineering" (Ingelesez, Ingeniaritza kimikoaren printzipioak) liburua argitaratu zuten.[2]

1956 urteko Unit Operations of Chemical Engineering liburuan elkartu zituzten aurreko kontzeptu horiek McCabe, Smith eta Harriott ikerlariek. Liburu hori da gaur egun ere, bere 2004 urteko zazpigarren edizioan, Oinarrizko eragiketak deskribatzen dituenen artean zabalduena. Eragiketa hauek Ingeniaritza kimikoaren printzipio teorikoetatik eratorriak izan dira.

Oinarrizko eragiketa motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat oinarrizko eragiketa daude, eta bere sailkapena ez dago oso argi, baina normalean bost talde hauetako batean sartzen dira:

  • Jariakinen prozesuak: Jariakinen garraioa, iragazpena edo solidoen fluidizazioa.
  • Beroaren transferentzia prozesuak: Lurrunketa eta kondentsatzea.
  • Materiaren transferentzia prozesuak: Gasen absortzioa, distilazioa, erauzketa, adsortzioa edo lehorketa.
  • Prozesu termodinamikoak: Gasen likuazioa edo hotz ekoizpena.
  • Prozesu mekanikoak: Solidoen garraioa, birrinketa edo baheketa.

Hala ere, beste era honetan ere sailka daitezke:

Gainera badira beste eragiketa batzuk bi multzo ezberdinetako eragiketen konbinazioa direnak, distilazio erreaktiboa esaterako, zeinetan distilazioa egin bitartean erreakzio kimikoa ere gertatzen den.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "The MIT Connection"https://web.archive.org/web/20090311123042/http://libraries.mit.edu/archives/exhibits/adlittle/mit-connection.html Retrieved March 6, 2010.
  2. The Encyclopedia of Earth. "Walker, William H. http://www.eoearth.org/article/Walker,_William_H. Accessed April 4, 2010.